54 artisau, Bilboko Areatza kaiako Gabonart azokan

Data

25.12.18 - 26.01.05

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Erosketak egiteko toki aproposa da Gabonart azoka.
Erosketak egiteko toki aproposa da Gabonart azoka. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik Arbaso elkarteak Bilboko Areatzan antolatutako Gabonart azokaren edizio berria. 

Guztira 54 artisau bildu ditu azokak eta ordutegi honetan bizita daiteke: 11.00-14.30 eta 17.00-20.30, eta abenduaren 24an eta 31an, 11.00-15.00era. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Datuei dagokienez, Bizkaiak 30 artisau ditu azokan, Gipuzkoak sei profesional, Kantabriatik 3 enpresa etorri zaizkie, Araba, Nafarroa eta A Coruñatik bi, eta gainerako lurraldeetatik, Alacant, Burgos, Caceres, Errioxa, Leon, Murtzia, Pontevedra, Tarragona eta Toledotik, ordezkari bana.

Kokapena

Areatza

Bilbo. Bizkaia