‘Aa aita’, Jon Plazaolaren bakarrizketa berria
Data
25.11.07 - 25.12.04
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Jon Plazaolak ‘Aa aita’ bakarrizketa ondu du aitatasunaren esperientziaren hariari tiraka. Bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen ‘Tu-Tium; Platz!’ ikuskizuna. «Aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean, bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko», esan dute Barreman plataformatik.
Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gor etorrita eta aitasuna ‘Alta’-n jarraitzen duela baliatuz ‘Aa aita’ sortu du orain.
Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatuu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan. «Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski, gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere», diote.
«Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurren zutik arituko da. Komedia. Barre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik... Ez, benetan. Barre egiteko», jarraitu dute.
Donostian (Lugaritz Kultur Etxean) ekingo dio Plazaolak birari ostiral honetan, azaroak 7. Gasteizen (Jimmy Jazz) azaroaren 27an; Iruñean (Antzerki Eskola) eta Bilbon abenduaren 4an (Campos Eliseos) dira hitzorduak.
Sarrerak eskuragarri online.
Kokapena
Lugaritz Kultur Etxea
Heriz Pasealekua
Donostia. Gipuzkoa