Agur Zikin!
Data
26.07.24 - 26.07.25
Lekua
Bizkaia - Lekeitio

Zikin taldeak bere ibilbidea amaitutzat emango du asteburu honetan zazpi urteetan agertokiak leherrarazi eta gero. Bide horretan, taldeak bi emanaldi berezi eskainiko ditu taldearentzako etxe bihurtu diren bi lekuetan.
Ostiral gauean Añorgako gaztetxean ariko da zuzenean Borla taldearekin agertokia partekatuz. Larunbatean, berriz, Lekeitioko gaztetxean izango da azken emanaldia, non Borla eta El Volquete taldeak ariko diren ere.
Rocky Violencia disko jartzaileak borobilduko du gaua goizeko ordu txikiak bitartean. Añorgarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, eta ez dira gehiago salgai jarriko egunean bertan. Lekeitioko emanaldia, berriz, librea izango da edukiera bete artean.
Zikin
Lekeition sortu zen Zikin taldea 2019 urte inguruan. Musikalki punkean eta hardcorean sakondu du taldeak kantu sorkuntzan, eta amorrua eta abiadura bizia izan dira taldearen bi ezaugarri nagusiak.
Estudioko hiru disko kaleratu dituzte, hirurak Mendeku Records zigiluaren babesean. Debuteko lanak 2022 urtean ikusi zuen argia ‘Zementua Armosaten’ izenpean, eta taldearen lehen kantuak batu ziren bertan. 2024 urtean argitaratu zen bigarren lana, ‘Bala Galdua Zure Buru Galduan’, eta 2025eko ekainean ikusi zuen argia estudioko hirugarren eta azken lanak, lau kantuz osaturiko ‘Zatitxu’ binilo lan txikia.
Euskal Herriaz gain, Italian, Estatu frantziarrean, Grezian eta Estatu espainolean izan dira egin duten biran. Errepidea erreta, beraien furgonetan zaharrean, gaztetxe, gune okupatu eta zentro sozialetan aritu dira nagusiki. Izan ere, taldea ‘zuk zeuk egin’ filosofiari estuki lotua izan da, zirkuitu edo dinamika komertzialetatik kanpo eginez bere bidea.
Gorka (baxua), Urko (bateria), Bedia (ahotsa) eta Iker (gitarra) izan dira Zikin urte hauetan guztietan, eta horrela taularatuko dira azken bi emanaldietan.
Kokapena
Gaztetxea
Gaztetxea
Lekeitio. Bizkaia