Agurain jazz doinuez jantziko da

Data

25.07.04 - 25.07.26

Lekua

Araba - Agurain

Guayaberas taldea Agurainen izango da.
Guayaberas taldea Agurainen izango da. (GUAYABERAS)

Guayaberas Negras, Moisés No Duerme, Arima Soul, Arnau & The Honky Tonk Losers, Steve Krase eta Los Misterios. Hauxe Jazzherrian jaialdiaren kartela, Agurain jazz doinez jantziko duena.

Uztailak 4an San Juan Plazan joko du Guayaberas Negrasek. Taldea 2011. urtean sortu zen. Taldearen sorreran bi musikarik parte hartu zuten: Luis Fuente gitarra-jotzaileak (Tonino Carotone, Frank T, Rollin 'Black Dice, El Pájaro Metálico) eta Antonio Pax bateria-jotzaileak (La Vaca Azul, Tres mil hombres, Speak Low, Beat Bronco, Rollin' Black Dice). Proiektua jatorri afroamerikarreko musikan oinarritu zen, konposizio propioak landuz. Blues, Funk, Soul, Gospel eta Jazz landu dituzte, «izaera propioarekin eta musika instrumentalari garrantzia emanez.Eskaintza ugari jasotzen dituzten artistak dira, musika beltzaren panoramaren barruan lehen mailako erreferenteak baitira», jaialdiaren sustatzaileen esanetan.

2023an, zenbait kontzertu eman ondoren, Marino Orejana organo-jotzailearekin bildu ziren (Julian Maeso, Station Road, Blind Lemons), Guayaberas Negras proiektua berritzeko, oraingoan organ trio formatuan.

2024. urtearen amaieran, bestalde, taldeak bere planteamendu instrumentalari buelta bat eman zioen, eta Juanma Montero abeslaria (Special 20, The 44 Dealers, Cool Criminals, Rollin 'Black Dice) sartu zen proiektuan. «Horren ondoren, ‘Rocky Road’ diskoa argitaratu zuten, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Disko horretarako David Amoresen kolaborazioak izan zituzten saxo altuan, baritonoan eta flautan, eta Boris Abreurenak saxo tenorrean», diote.

Uztailaren 5ean Urbasa Plaza dute zaleek hitzordua Moisés No Duermerekin. Talde beteranoa da Euskal Herriko Hip-Hoparen eszenan, eta ibilbide luzea egina du agertokietan. 2005az geroztik, Raperos de Emaús eta Brindisi Nero taldeetako kide izan da besteak beste. «2023an, Moisés No Duerme Live Band proiektua aurkeztu zuen, Estatuko eszenan proiekzio handia duen jazzaren arloko etorkizun handiko musikari talde batekin batera. Proiektu honek rap eta jazz generoak uztartzen ditu, eta beste estilo afroamerikar batzuetako zertzeladekin zabaltzen du bere soinu paleta, soularekin edo funkarekin esaterako, beste proiektu batzuen eraginak jasota, Jazzmatazz, Robert Glasper Experiment edo Alfa Mist, besteak beste».

Hilaren 6an Dos Caños Plazako agertokira igoko da Arima Soul. 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da. Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie ‘Queenie’ Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere.

«Lidia gaztearen ahots-talentu handia eta Mikel Makalaren esperientzia eta musika ezagutza uztartuz, Arima Soulek, lehen bost urte hauetan, EP bat, hainbat single eta estudioko disko luze bat kaleratu ditu, Elkar Musika, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak diskoetxeen bitartez. Arima Soul-en lan berri hau, Madrilgo Subterfuge Records diskoetxe ezagunaren Música Para Un Guateque Sideral azpizigiluan argitaratuko dena, Lide Hernando Bele abeslariaren, Bilboko The Cherry Boppers taldearen haize-sekzioaren pare musikari, Mikel Piris ‘Mihailovic’ eta Urtzi Martin, eta Bartzelonako Nación Funk faktoriako hainbat musikari, hala nola Marc Beinages, Paco Manzanares Mantecao eta Lalo Lopez beraren kolaborazio bereziak biltzen dira. Arte eta diseinu grafikoa Bartzelonako Txarly Brown-en lana da.

Uztailaren 12an Dulantzi Plazan entzun ahal izango dira Arnau & The Honky Tonk Losers. 2022ko udazkenean Bilbon jaiotako taldea. «Soinu aparta du, amerikar musikaren hainbat estilo barne hartzen dituena, hala nola countrya, rocka eta folka», esan dute antolatzaileek.

Bere jatorrizko errepertorioan kantu azkarrak, shuffleak eta denbora ertaineko erritmoak biltzen ditu. Arnau Coderch da konpositore nagusia: country eta folk musikaria eta The Wilder Company musika taldearen sortzailea (talde horrekin 2 disko argitaratu ditu). Estatu osoan jo du, baita AEBetan ere, Austin herriko (Texas) kaleetan eta lokaletan aritu baita bere kantuak jotzen, konposatzen eta grabatzen. Ia 4 urte beranduago, Bilbon pausatu, The Road diska autoeditatu eta bere kantuak bakarkako lanean defendatu ondoren, Pedro Larrauri baxu-jotzailearekin elkartu zen, The Honky Tonk Losers taldeko buruarekin.

Steve Krase y Los Acapulcosen txanda izango da uztailaren 19an Santa Maria Plazan. «‘Houstonen ahotik sua botatzen duen herensugea’ ezizena eman dio 90.1 KPFT irratiko Blueshound-ak. Steve Krase Brooklyn-en (New York) jaio zen, eta azken 30 urteetan funtsezko zutabe bat izan da Houstongo (Texas) musika eszenan». Steve Krase Band taldearekin hainbat bira egiteaz gain, kontzertuak eta grabazioak egin ditu Miss Trudy Lynn blues abeslariarekin ere. Bilboko Travellin Brothers taldeak ere askotan gonbidatu ditu eta Bob Lanza New Jerseyko bluesaren legendarekin sarritan aritzen da. Steve Krase y Los Acapulpos taldean, Galiziako lagun zaharrekin elkartzen da Krase.

Los Misterios taldeak itxiko du jaialdian uztailaren 26an Sagarmin Plazan. 60ko hamarkadako rock & rollean, musika exotikoan eta B. serieko zineman sustraiak dituen banda instrumentala da. «Influentzia ausart horiek guztiak inolako konplexurik gabe zaku batean ondo birrindu, indar eta freskotasun dosi handi batekin nahastu, eta euren emaitza lortzen dute: indar ikaragarria duten abestiak, zuzeneko emanaldietan beren ahalmen guztia erakusten dutenak. Taldekide guztiek urte batzuk daramatzate eszenatokien gainean, esperientzia handia dute, eta oso argi dute zer den rockaren eta musika instrumentalaren musikari egin nahi dioten ekarpena: soinu freskoa, pretentsiorik gabea, kontzertu eta entzunaldi bakoitzean publikoaren onespena lortzen duen proposamena. Presta zaitez ohiko formazioa ez duen banda batekin gozatzeko: gitarra, hammond, baxua, bateria eta koruak. Gijongo Circo Perrotti estudioetan Jorge Eztandarekin grabatutako hirugarren diskoaren ondoren, ‘IV’ izeneko LPa kaleratu zuten, Martin Capsularen Silver Recordings estudioetan. Lan berri hori dagoeneko eskuragarri dago formatu fisikoan eta plataforma digitaletan. Horren bidez rockaren eta musika instrumentalean duten proposamena sendotu egin nahi izan dute», kontatu dute.

Zuzeneko saio denak 19.30ean dira. Sarrera librea. Informazio gehiago webgunean.

Kokapena

San Juan Plaza
San Juan Plaza
Agurain. Araba