Astelehenean, emakume ahotsak nagusi
Data
25.12.08 - 25.12.08
Lekua
Bizkaia - Durango

Ahotsenekoa azken eguneko egitaraua ere ederra da, non emakume ahotsak nagusi izango diren egun osoan zehar.
11.00, Hartzak zeruan
Azokak duen gauz ederrenetako bat talde berriak ezagutzea da, eta zer hobe Plateruenako agertoki gainean bada. Arakil bailarako Hiriberrin sortutako ‘PowerDuoa’ da Hartzak Zeruan.
Telecaster batekin egindako riff distortsionatuetan eta baterian erritmo sendo eta bizietan oinarritzen dira, biak bat osatuz, beti ere ahotsen melodian indarra eta garrantzia jarriz.
12.10, Haize Arrosa
Musika fusioa da Haize Arrosa taldeak proposatzen duena, eta disko berrian beste urrats bat ematen dute, munduko musikak gureratuz. ‘Magala’ diskoa dute estudioko emaitzarik berriena, eta hamar kantuetan zehar taldearen egungo unea irudikatzen dute.
Musikari arituak dira, hasiberrien ilusioz.
13.20, Bele
Lide Hernando musikariak gidatzen du Bele egitasmoa. Liher taldearen atsedenaldian sortu zuen Bele, eta dagoeneko bigarren emaitza du esku artean, ‘Muturrez Zerura’ izeneko lana.
Disko berrian aurretik sakondutako territorioetan murgiltzen da Bele, baino badira berrikuntzak ere. Disko berriaren aurkezpen biraren lehen emanaldia izango da honakoa.
14.30, Ekiza
Willis Drummond taldean ezagutu genuen urteak atzera Jurgi Ekiza musikaria, eta egun bakarkako bidean dabil bere buruan zituen kantuak modu xumean taularatuz, ukelelea, gitarra eta efektu pedalen bidez kantu ederretan barna.
Bakarka taularatzen da zuzenean, baino ondoan banda bat izango balu bezala aritzen da bere tramankuluak lagun.
15.40, Garraio
Garraio taldearen lan berriena ‘Ezeren alde’ deitzen da eta musikalki punk rock doinuz osatutako lan bat da. Lau kantuz osatua dator, eta nahikoak dira taldearen indarra sumatzeko.
Energia eta melodia dira taldearen bi ezaugarriak, punk rock banda batek behar dituen bi ezinbesteko gauza.
16.50, Esanezin
Ianire Aranzabe da Esanezin, eta ‘Hormetan Idazten’ izena darama bere lan berrienak. Gaztea izan arren, urteak dira musikan ari dela, eta gauzak lasai eta presarik gabe egitea maite du. Horrela, kantu bakoitza zaintzen du, behar adina denbora emanez borobildu arte.
Kontzertuan banda izango du lagun, berak sortutako kantu biluziak janzten.
18.00, Kiimak
Kiimak taldearen debuteko diskoa aurten kaleratu da ere. Mikel Kazalis musikari eta soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu da lana, eta auto-ekoizpen bidez ikusi du argia ‘Denboraren Lehia’ izenpean.
Giro akustikoetatik abiatzen da banda ahots ederreko kantuak sortzeko.
19.10, Ane Han
Ane Han musikaria izango da aurtengo azokari azken doinuak jarriko dizkiona. ‘Itzulera(k)’ diskoa kaleratu berri du abeslari bizkaitarrak, eta hauxe taularatuko du astelehen arrats gauez.
Emakume ahotsak nagusi izango dira azken egun honetan, indarrez ari diren musika proposamenak ederrak.
Kokapena
Ahotsenea - Plateruena
Landako gunea
Durango. Bizkaia