Aitzealdenk! Fest Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean

Data

25.03.15 - 25.03.15

Lekua

Gipuzkoa - Azpeitia

‘Cancionero de los Cielos’ diskoa aurkeztuko du Viva Belgrado taldeak.
‘Cancionero de los Cielos’ diskoa aurkeztuko du Viva Belgrado taldeak. (VIVA BELGRADO)

Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean Aitzealdenk! Fest musika zikloa jarri dute martxan Kulturaz eta Ayuken Management enpresak. Guztira hiru emanaldi antolatu dira, eta bertan sei musika proposamen entzuteko aukera izango da, bi talde gaualdi bakoitzean.

Bertan, hardcorea, punka, stonerra, popa eta rocka izango dira nagusi, mila kolore izango dituen gaualdietan. Hiru emanaldi hauetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz atari digitalean. Lehen emanaldiak 15 euroko balioa izango du, eta besteek 12,50 eurokoa bakoitzak. Azken bi emanaldi hauetarako bono berezi bat jarri dute salgai 20 euroren truke. Sarrera guztiak Kulturaz atarian eskura daiteke.

Martxoak 15

Lehen emanaldia martxoaren 15 gauean burutuko da, eta kartel buru gurean aski ezaguna den Viva Belgrado taldea izango da protagonista. Sarri izan da Cordobako taldea gurean, eta makina dira urte hauetan guztietan batu dituzten zaletuak. Eskainiko duten saioan ‘Cancionero de los Cielos’ diskoa aurkeztuko dute, 2024 urteko neguan argia ikusi zuen taldearen seigarren estudioko lana.

Gaualdia Naxker taldeak zabalduko du, azken garaian, zer esan handia eman duen boskoteak. Atarrabiako bandak ‘Matxenia II’ kaleratu zuen debuteko diskoa, eta lan horri esker, zuzeneko anitz eskaini ditu bandak pasaden udan zen. Pop rock giroetan datorren banda da honakoa, ahots melodiei garrantzi handia emanez.

Apirilak 11 eta 12

Zestoako musika harrobitik, Rodeo eta Ezpalak taldeak ariko dira zuzenean apirilaren 11 gauean. Disko berriak plazaratu berri dituzte biak, eta indarrak batuko dituzte agertoki gainean rockak, stonerrak eta 90 hamarkadako giro alternatiboek bat egingo dute gaualdi arriskutsuan. Zuzeneko indartsuak dituzte bi taldeek eta Sanagustineko harrizko paretak dardarka jarriko dituzte bolumen handiko emanaldi oldarkorrean.

Apirilaren 12an burutuko da azken saioa, eta, Bala eta Pinpilinpussies ariko dira agertoki gainean, emakume musikariak nagusi izango diren biko formatuko gaualdian. Bala Galiziatik datorren musika proposamena da. Kantu oldarkorrak lantzen dituzte bateria-gitarra eran, non ekaitzek eta barealdiek bat egiten duten intentsitate handiko kantu bortitzetan.

Pinpilinpussies, berriz, Raquel Pagès eta Ane Barcena dira, bata Kataluniakoa eta bestea Euskal Herrikoa. Musikalki koordenada antzekotan datoz, mila koloreko rock erreferentzietan barna, agertokian eztanda egiten duten kantuekin.



Kokapena

Sanagustin Kuturgunea
Sanagustin Kuturgunea
Azpeitia. Gipuzkoa

Loturak