‘All Iron’, Athleticaren historia oholtza gainean

Data

26.12.10 - 27.01.03

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Aurkezpeneko irudia.
Aurkezpeneko irudia. (SALA BBK)

Athleticen historia abiapuntutzat hartuta aniztasuna, berdintasuna, tolerantzia edo pertenentzia-sentimendua bezalako gaiak lantzen ditu Maria Goiricelayaren dramaturgia eta honen eta Ane Picazaren zuzendaritza dituen ‘All Iron’ obrak.

Aurreratu dutenez, antzerkia, musika, mugimendua eta ikus-entzunezkoa uztartuko ditu ikuskizunak, «ikusleak estadio bateko girora eramango dituen esperientzia emozional kolektibo batean, bere energia, tentsio eta ospakizunarekin».

Obra honekin BBK-k publiko ezberdinetara iritsi nahi duela ere azaldu dute, eta horrela eserlekuen % 5 Harmaila Inklusiboarentzat gordeko du eta abenduaren 17ko emanaldiak pertsona itsuentzako edo ikusmen urritasuna duten pertsonentzako moldaketa berezia izango du.

Sala BBKk ekoitzi du obra eta areto honetan emango da, abenduaren 10etik urtarrilaren 3ra bitartean. Sarrerak jada salgai daude www.salabbk.bbk.eus webgunean.

Kokapena

Sala BBK
López de Haro, 19-21
Bilbo. Bizkaia