Amaraun Arte Fabrikan festa

Data

23.08.05 - 23.08.05

Lekua

Bizkaia - Abadiño

Garazi Barrena Urrutikoetxea eta Asier Sala
Garazi Barrena Urrutikoetxea eta Asier Sala (GOIENA)

Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan Amaraun jaia antolatu dute abuztuaren 5erako. Egun osoko jaia izango da, non zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango den, eta non ez den faltako ez jatekorik ez edatekorik. Azken garaian zuzeneko musika gune garrantzitsu bat bilakatu da Amaraun, eta programazio ederra osatu dute bertako eta atzerriko musika taldeei aukerak emanez. Larunbatean borobilduko dute ikasturtea, abauztuan indarrak hartu eta irailean berriz martxan jartzeko. Egun osoko bonoak 15 euro balioko ditu, eta bi kontzertuak ikusteko aukeraz gain, bazkaltzeko aukera emango du honako sarrerak.

Goizean terrazan

Eguerdiko 12.00etan zabalduko dira ateak eta 13.30etan igoko dira terrazako agertokira Garazi eta Sala. Erritmo akustikoetan datorren musika egitasmoa da honakoa, non kantu propioekin batera, betiko rock kantuen moldaketak entzun ahalko diren. Arrasatetik dator bikoa eta Garazi Barrena Urrutikoetxea musikari gazteak eta Asier Sala (Dirty Brothers, The Potes....) zakur zaharrak osatzen dute biko banda.

Arratsean aretoan

Arratseko emanaldia gune nagusian izango da. Edukiera ertaineko aretoa du Amaraun Arte Fabrikak, taldeak parez pare eta gertu-gertu sentitu ahal diren horietakoak. 19.00etan taularatuko da Arratians taldea, Arratia bailaratik datorren reggae taldea. MG taldearen errautsetatik sortu da honako taldea, eta urteetan pilatutako esperientzia eta egitasmo berri baten ilusioak bat egiten dute Arratians taldean. Aipatu bezala reggae giroetan dator banda, rocksteady, ska eta bestelako giro beroen eraginez.

Kokapena

Amaraun Arte Fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Abadiño. Bizkaia

Loturak