Ameba eta Arene 6 Hernaniko Gazte Txosnan

Data

23.06.23

Lekua

Gipuzkoa - Hernani

Ameba taldeko kideak
Ameba taldeko kideak (AMEBA)

Hernaniko San Juan jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Udaletxeak egitarau erakargarria prestatu du, non besteak beste La Jodedera, Gatibu, Bad Sound edo Brigade Loco ariko diren zuzenean plaza ezberdinetan. Txosnagunean ere ugariak izango dira kontzertuak, eta ekainaren 23an esaterako, Ameba eta Arene 6 taldeak ariko dira gaueko 23.00etatik aurrera Gazte Txoznan. Gaueko 22.00etatik aurrera bi talde gazte zuzenean ikusteko aukera izango da agertoki txikian eta txosnen goxotasunean.

Ameba

Malen Azpiazu Zubeldia (ahotsa), Enara Eizagirre Hueta (bateria), Haritz Zabaleta Eizagirre (gitarra) eta Jon Mikel Azpiazu Zubeldia (baxua) gazteek osatzen dute Ameba taldea. Usurbilen sortzen da banda 2020 urtean, eta musika taldeentzako garai aztoratuak izan arren, kontzertu nahikotxo eskaini zituen laukoteak, lehen diskoa grabatzearekin batera. Debuteko ‘Elikatuz’ lana da taldearen aurkezpen txartela, eta moldaera ezberdineko zazpi rock kantuz osatua dator. Martxel Arkarazo soinu teknikariaren agindupean grabatu zen lana Andoaingo Garate estudioan eta 2021 urtean ikusi zuen argia. Geroztik, zuzeneko emanaldiak eta entsegu lokaleko lanak tartekatu ditu bandak.

Arene 6

Talde berria izan arren, banda osatzen duten musikariek eskarmetu handia dute musika eszenan. Urteak atzera Erasoka, Smoking Barrels edota ukabilkada taldeetan ibilitakoak dira kideak, eta Arene 6 talderekin abentura berri bat abiatzen dute, aurreko taldeen rock eta punk oi! giroak alde batera uzti gabe, baino norabide berriak gehituz musikara. Bidean bi grabaketa burutu dituzte, biak Sounds of Sirens estudioetan Iruñean. ‘Errautsetatik’ izeneko lehen diskoak 2022 urtean ikusi zuen argia, eta bertan 10 kantu biltzen ziren. 2023 honetan bi kantu berri plazaratu ditu taldeak ‘Bereizezinak’ izenpean, Kaset Ekoizpenak eta Tough Ain't Enough​ Records zigiluen babesean. Lana Ep formatuko diseinu ederrean bilduta dator, eta laster argia ikusiko duen disko berriaren aurrerapen kantuak dira.

Kokapena

Txoznagunea
Tilos
Hernani. Gipuzkoa