Amparo Sanchez Bergaran, Berumuga musika zikloaren barnean

Data

25.07.04 - 25.07.04

Lekua

Gipuzkoa - Bergara

Amparo Sanchez musikariak ‘Ritual Sonoro’ diskoa aurkeztuko du zuzeneko saioan.
Amparo Sanchez musikariak ‘Ritual Sonoro’ diskoa aurkeztuko du zuzeneko saioan. (AMPARO SANCHEZ)

Uztailean zehar Berumuga musika zikloa burutuko da Bergaran. Guztira lau izango dira ospatuko diren emanaldiak, eta uztaileko ostiral guztietan gozatu ahalko da zuzeneko musikaz bertako Espoloian. Emanaldi guztiak 22.00etan hasiko dira eta doakoak izango dira.

Amparo Sanchez

Lehen saioan Amparo Sanchez izango da protagonista. Gehienok bere Amparanoia egitasmoagatik ezagutzen badugu ere, Amparok badu bakarkako bidea ere, musikalki beste musika parametroetara bideratuz bere jarduna. Erritmo azkar eta dantzagarriak alde batera utzita, bere bakarkako diskoetan ahotsek hartzen dute protagonismoa, kantu biluzietan, bestelako emozioen bila. Horretarako Raly Barrionuevo eta Willy Fuego musikariak ditu alboan, hiruko moduan bere musika bideko kantuak giro akustikoetara ekarriz.

Bergarako emanaldian ‘Ritual Sonoro’ diskoa aurkeztuko du, 2024ko Azaroan argia ikusi duen estudioko azken emaitza. Bertan, musika bidaia proposatzen du abeslariak, eta bere kantuak, bolero, son, chacarera, tex mex edota reggae giroetara bideratzen ditu, musikalki soila bezain dotorea den disko ederran.

Berumuga

Berumuga musika zikloan ariko diren bestelako artistek ere, sona handia dute musika eszenan. Uztailaren 11 gauean Los Wavy Gravys talde Galiziarraren txanda izango da, eta The Sonics, Bo Diddley, Flamin Groovies edo Link Wray bezalako talde handien bertsioak eskaintzen dituzte emanaldi bero eta dibertigarrietan. 18an, berriz, Itziar Yague izango da taula gainean, Madrilen bizi den euskal jatorriko abeslaria eta konpositorea. Blues, soul, funk eta swing giroetan sakonduko du bere ahots izugarriaz, eta 25ean amaituko da zikloa, Al Dual rock and roll klasikoaren maisu omen den gitarra-jotzailearen emanaldiarekin.

Kokapena

Espoloia
Espoloia
Bergara. Gipuzkoa

Loturak