Arbonako jaietan musika mestizaia

Data

23.08.05 - 23.08.05

Lekua

Lapurdi - Arbona

Dupla taldeko Beñat Oribe eta Gari Uriarte.
Dupla taldeko Beñat Oribe eta Gari Uriarte. (DUPLA)

Asteburuan Arbonako bestak ospatuko dira eta zuzeneko musikak garrantzi handia izango du gauero. Abuztuaren 5ean, larunbat gauez Talco, Kilimak eta Dupla taldeak ariko dira zuzenean herriko plazan. Italiako Talco banda izango da gaueko kartelburua, Euskal Herrian eskainiko duten kontzertu bakarrean. Beraiekin batera Dupla bikoaren festa eta Kilimak taldearen runba giro dantzagarriak. Gaualdia borobiltzeko Dj Bull disko jartzaileak musika jarriko du goizalderarte.

Talco

Italiako Venezia hiri turistikoan sortuak izan arren, antifaxismoaren eta arrazakeriaren kontrako mezua zabaltzen du Talco taldeak emanaldi bakoitzean. Musikalki bi parametro argi dituzte, rocka eta ska, baina beraiek ‘punkchanka’ bezala definitzen dute euren musika. Euskal Herriarekin lotura handia du Talco taldeak, izan ere, taldearen zuzeneko diskoa Iruñean bertan grabatua izan zen 2014 urtean.

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: rocka, popa, elektronika, reggaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori.

Dupla

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggaetoia. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzea dute asmo.

Kokapena

Plaza
Plaza
Arbona. Lapurdi

Loturak