Argazki lehiaketa abian du Herria kultur elkarteak

Data

23.06.26 - 23.07.02

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Hainbat jarduera antolatu ditu aurten ere Herria kultur elkarteak.
Hainbat jarduera antolatu ditu aurten ere Herria kultur elkarteak. (NAIZ)

Herria kultur elkarteak hainbat egitasmo ditu abian ‘Herriaren memoria-izan zirelako gara, garelako izango dira‘ jardunaldien baitan.

Batetik, ‘hostoak’ gaitzak hartuta, argazki lehiaketa egingo da. Bertan parte hartu nahi dutenentzat ekainaren 27a da izena emateko azken eguna. Lanak aurkezteko hilabete izango dute.

Sukaldaritza zaleentzat marmitako lehiaketa antolatu da. Uztailaren 1ean Trinitate plazan bertan egingo da. Izena tabernan eman behar da (hamarrera mugatu da kopurua). Amaitutakoan, bertaratutakoek razioak eramateko aukera izango dute 7 euro ordainduta. Eta 14.00etan herri bazkaria egingo da. Txartelak Herrian salgai 15 eurotan.

Bada besterik. Ekainaren 26tik uztailaren 2ra hainbat txapelketa hartuko ditu Trinitate plazak. Helduen Futbito txapelketa antolatu da, hamar talde edo ekipotara mugatuta. Izena emateko epea ekainaren 22an amaituko da. Izena emateko orduan 30 euro ordaindu behar dira.

Haur Futbito txapelketari dagokionez, epea izena emateko, ekainaren 22a arte. Adina, 8 eta 12 urte artekoa da. Izena ematen duten haur guztiekin talde mixtoak osatuko dira.

Gazteek ere badute futbito txapelketa. Izena emateko epea ekainaren 22ra arte da. Adina, 13 eta 16 urte bitartekoa. Izena ematen duten gazte guztiekin, talde mixtoak osatuko dira.

Esku pilota nahiago dutenek –16 urtetik gorakoek– ere izango dute aukerarik. Bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu parte ahal izateko. Ekainaren 23a apuntatzeko azken eguna izango da.

Futbito, pilota eta mus txapelketak uztailaren 2an egingo dira. Goizeko 11etan ekingo zaio egunari eta 19.00etan iragarri da sari banaketa. Uztailaren 2a izango da musean izena emateko azken eguna.

Palari dagokionean, alde batetik, gizonezkoentzako eta bestetik emakumezkoentzako txapelketak izango dira. Bikote bakoitzak 5 euro eta ekainaren 22a apuntatzeko azken eguna.

Mendi martxa, berriz, uztailaren 9an egingo da. Senperera abiatuko dira aurten.

Jardunaldi desberdinetan apuntatu ahal izateko, Herria tabernan edota whatsap bidez 658608043 zenbakian harremanetan jarrita egin daiteke.

Kokapena

Trinitate Plaza
Trinitate Plaza
Donostia. Gipuzkoa