Arima Soul taldea, Iruñeko Laba gunean
Data
26.03.13 - 26.03.13
Lekua
Nafarroa - Iruñea

Arima Soul taldea Iruñea zaharreko Laba gunean ariko da zuzenean martxoaren 13an. ‘Gaua’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, 2025 urtean kaleratu zuten euskaraz egindako soul musikaz beterik datorren lan ederra.
Sarrerak: 10 euro leihatilan eta 8 euro, aurrez eskuratu ezkero online. LABAko bazkideentzat 8 eurotan izango dira. Emanaldia 20.30etan hasiko da.
Soul arima
Mikel Makala eta Lidia Insausti musikarien ekimenez sortzen da Arima Soul taldea 2019. urtean. Euskaraz egindako soul musika lantzea du helburu bikoak, eta rhythm & blues, soul, funk, groove edota jazz giroak entzun daitezke taldearen kantuetan.
Musika bidean bi disko kaleratu ditu bandak, eta egun ‘Gaua’ diskoa aurkezten ari dira agertokietan. Iruñeako emanaldian disko berria izango da zuzenekoaren zutabe nagusia, baino ez dira faltako debuteko diskoko kantuak, ez eta kantu moldaketarik ere.
Musikalki 60 eta 70. hamarkadetako giroak lantzen dituzte kantuetan, baina hitz bakar batean definitu beharko bagenu, Neosoul aterkiaren azpian sartu daiteke taldearen jarduna. 2020 urtean argitaratu zen taldearen lehen disko txikia, eta EP formatuko lanean taldearen lehen bost kantuak sartu zituzten.
2022. urte amaieran argitaratu zuten lehen disko luzea Elkar zigiluaren babesean, eta taldearen musika garapena argiki ikusten da melodia berrietan. Azken diskoa, aipatu bezala 2025 urtean argitaratzen da.
Bitxikeri bat: taldeak diskoaren bertsio instrumentalak zintzilikatu ditu plataforma digitaletan.
Kokapena
Laba
Gazteluko plaza 2
Iruñea. Nafarroa