Bad Religion Euskal Herrian
Data
25.05.10 - 25.05.10
Lekua
Bizkaia - Barakaldo

Bad Religion taldea Euskal Herrian izango da zuzenean asteburu honetan mundu mailan egiten ari den ‘45 Years Doing What You Want’ biraren barnean. Barakaldoko BEC gunean izango da hitzordua larunbat arrats gauez, eta taldeak bere musika bidea errepasatuko du emanaldi berezian. 18.00etan zabalduko dira ateak; Belvedere, Crim, Strung Out, eta Agnostic Front taldeek joko dute aurrez eta gaueko 23.00etan Bad Religion taldea igoko da agertokira. Sarrerak 57,50 euroen truke eskura daitezke taldearen atari digitalean.
45 urte errepidean
45 urte bete berri ditu Bad Religion taldeak agertoki gainean eta hori ospatzeko mundu mailako bira bat jarri du abian Ameriketako Estatu Batuetako taldeak. Punk rock bandak etenenik gabeko 45 urteko musika bidea osatu du, bidean diskografia oparoa batuz, eta milaka zuzeneko emanaldi eskainiz mundu osoan zehar. 17 estudioko disko kaleratu ditu, horietako azkena, ‘Age of Unreason’ lana, 2019an. Taldearen urrezko aroa 80 eta 90 hamarkadetan izan bazen ere, oraindik orain esateko asko duela erakutsiko dute Bilboko emanaldian, abiadura biziko errirmo, gitarra riff bero eta Greg Graffin abeslariaren ahots melodiko bezain gordina lagun.
Euskal Herrian
Gurean ere sarri izan da Bad religion, eta 90 hamarraldian Donostiako Belodromoan eta Oiartzungo Erne! diskotekan aritu eta gero (non emanaldia bertan behera geratu zen), azken urteetan Azkena Rock festibalean, Gasteiz Calling jaialdian edo BEC gunean bertan ere aritu dira. Izan ere, Kaliforniako banda erreferente handi bat izan da Euskal Herrian egin den hardcore melodiko eta punk rock mugimenduan, eta bertako talde askok aipatu izan dituzte erreferente bezala, Leihotikan edo UDA taldeak kasu.
Luxuzko taulakideak
Emanaldian beste lau talde ariko dira, guztiak ere, hardcore eta punk rock koordenadetan. Belvedere taldeak zabalduko du jaialdia Crim taldeari bide emateko gero. 20.40ean Strung Out taldea taularatuko da, eta ondoren gurean ere ezagun diren Agnostic Front-en txanda izango da. Azkenik, 23.00etan igoko da Bad Religion agertokira 90 minutuz musika bidea errepasatzeko, non ez diren faltako egun ereserki bilaktu diren ‘American Jesus’, ‘21st Century (Digital Boy)’, ‘Change of Ideas’, ‘No Control’ edo birari izen ematen dion ‘Do What You Want’ kantuak.
ORDUTEGIAK
19.00 Belvedere
19.50 Crim
20.40 Strung Out
21.40 Agnostic Front
23.00 Bad Religion
Kokapena
BEC
BEC
Barakaldo. Bizkaia