Badator Bertsoaroaren 34. edizioa

Data

25.02.04 - 25.02.27

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Alaia Martin eta Ane Labaka aurtengo bertsolarien artean izango dira.
Alaia Martin eta Ane Labaka aurtengo bertsolarien artean izango dira. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Badator Bertsoaroa. Bi jaialdi, gazteen bertso trama, bertso afaria, Iruñeko historiari buruzko saio tematikoa eta haurrentzako bertso tailerra iragarri dituzte. Denera sei ekitaldi. Sarrera doan da, bertso afaria salbu.

Datorren astean ekingo dio Bertsoaroak hogeita hamalaugarren edizioari. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute egitaraua.

Gazteen bertso tramak zabalduko du aurtengo egitaraua, otsailaren 4an. Kondestable Civivoxean, 19.00etan. Bertsotan Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Iratxe Legarra arituko da gai-jartzaile lanetan.

Otsailaren 6an, lehenengo bertso jaialdia, ostegunean, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo eta Maialen Lujanbio, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Aurretik, 18.30ean, 2024ko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Otsailaren 20an izango da bigarren jaialdia, Antzerki Eskolan, 19.00etan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia, Maialen Belarrak gaiak jarrita.

Iruñeko historia

Aurtengo Bertsoaroak Iruñeko historiari buruzko saio tematiko bat ere izango du Joseba Asiron alkatea eta historiagilearen partehartzearekin. Historiako pasarteak abiapuntutzat hartuta, Ainhoa Larretxea ariko da gai jartzen. Bertsotan, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina. Otsailaren 13an da hitzordua, Antzerki Eskolan.

Haurrentzako eskaitza ohikoa du Bertsoaroak. Otsailaren 21ean Bittori Elizaldek eta Endika Legarrak Bertso jasa, bat bateko jolasa eskainiko dute 17.00etan, Iturramako Civivoxean. Eskaintza 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman behar da parte hartu ahal izateko, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948-143747 telefonora deituta. Otsailaren 19an amaituko da izena emateko epea. Bittori Elizalde eta Endika Legarra arduratuko dira lantegiaz.

Bertso afariak borobilduko du aurtengo Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi ariko dira bertsotan, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Otsailaren 27an, ostegunarekin, Geltokin, 20.30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko hemen, 32 eurotan.

Egitaraua webgunean.

Kokapena

Kondestable Civivox
Kale Nagusia, 2
Iruñea. Nafarroa