Badator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Data

26.09.19 - 26.10.11

Lekua

Lapurdi - Hazparne

2022an Iruñean egin zen finalaren irudia.
2022an Iruñean egin zen finalaren irudia. (Iñigo URIZ | FOKU)

Hastear da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Irailaren 19an hasiko da Hazparneko Mendeala gelan (17.00) eta bertsolariak hauek izango dira:Eki Mateorena Zozaia; Maddi Ane Txoperena Iribarren; Miren Artetxe Sarasola; Peru Abarrategi Sarrionandia;  Unai Anda Delika eta  Xabat Galletebeitia Abaroa. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuz gero, egunean bertan ere izango dira leihatilan. 

Lehenengo faseko hurrengo saioak hauek izango dira:  irailak 26, Altsasu (Burunda pilotalekua, 17.00);  irailak 27, Lekeitio (Santi Brouard pilotalekua, 17.00); urriak 3, Donapaleu Airetik gela, 17.00); urriak 10, Gotaine-Irabarne (Herriko gela, 17.00); urriak 11, Agurain (Lezao kirolgunea, 17.00etan).

Aurretik, larunbata 12an, Zornotzan Bizkaiko Bertsozaleon eguna ospatuko da. Hau plana:  11.30ean Xiberu taberna aurrean batu eta 12.00etan 1. finalaurrekoa; 13.30ean 2. finalaurrekoa Urtza taberna aurrean eta 15.00etan bazkaria. Ostean finala. 

 

Kokapena

Mendeala gela

Hazparne. Lapurdi