Badator Gasteizko Jazz Jaialdia, Ruben Blades izar ukaezina dela

Data

26.07.13 - 26.07.18

Lekua

Araba - Gasteiz

Broken Brothers Band-a
Broken Brothers Band-a (GASTEIZ JAZZ JAIALDIA)

Gasteizko Jazz Jaialdiaren 49. edizioa astelehen honetan, hilaren 13an, hasiko
da, Amaro Freitasen kontzertuarekin, Europa Jauregian, eta hilaren 18an
amaituko da, larunbata, The Bad Plus eta Snarky Puppy taldeen saio
bikoitzarekin, Mendizorrotzan.

Dagoeneko, Ruben Blades panamarrak Roberto Delgadoren big band indartsuarekin joko duen kontzerturako sarrera guztiak salduta daude (ostirala, hilak 17),  Mendizorrotzako kontzertu guztietarako abonuak daude eskuragarri, asteazkenetik, hilaren 15era, larunbatera, baita gainerako gauetarako sarrera solteak ere, Take 6, Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, besteak beste.

Programazio osoa eta sarreren salmenta jazzvitoria.com webgunean edo
Europa Jauregian dagoen dendan.

Kokapena

Mendizorrotzako kiroldegia

Gasteiz. Araba