Badator Hernanikomik, euskarazko komikigintzaren erakusleihoa
Data
25.11.21 - 25.11.22
Lekua
Gipuzkoa - Hernani

Azaroaren 21ean eta 22an euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da Hernani Hernanikomikekin, alegia, euskarazko komikigintzaren erreferente bihurtu nahi den azokarekin. Atsegindegi plazan kokatuko da eta laugarren edizio honetan komiki aurkezpen eta ekitaldiez lepo dator azoka.
Euskal Herrian euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Hernanikomik. Ostirala 21ean 11.00etan irekiko da eta 21.00ak arte egongo da zabailik: komikien aurkezpenak, kontzertuak, zuzeneko marrazketa saioak... Bestalde, aurten Jose Angel Lopetegi ‘Lope’-k jasoko du Joseph Camino saria, euskal komikigintzan egindako ibilbideagatik. IV. Hernanikomik azoka Hernaniko Udalaren eta hainbat komikizaleren arteko elkarlanaren emaitza da
Kokapena
Atsegindegi plaza
Hernani. Gipuzkoa