Balenciaga museoan, ‘The Givenchiaga Family’
Data
26.03.28 - 27.02.22
Lekua
Bizkaia - Getaria

‘Thhe Givenchiaga Family’ da Getariako museoak 2027ko otsailaren 22ra arte zabaldu duen erakusketa handiaren izenburua eta baita ere Katharine Whiteborn britainiar kazetariak 1960an, erabili zuen esamoldea Cristóbal Balenciagak (1895-1972) eta Hubert de Givenchyk (1927-2018) aurkeztutako bildumen artean ikusten zituen lotura estilistikoez hitz egiteko. Artikulu berean aipatu zuenez, «munduko soinekorik ederrenak» ikusi zituen bilduma haietan.
Erakusketarekin omenaldi aurreratua egin nahi zaio Hubert de Givenchyri, bere jaiotzaren mendeurrenagatik. Hain zuzen, ohore handiz omenduko dute jostuna nazioarteko erakunde askok 2027an. Getariako museoak ez du galdu nahi haren bizitza eta sormenaren eta diseinuaren munduari egin zion ekarpena aldarrikatzeko aukera hau.
Kokapena
Cristobal Balenciaga museoa
Getaria. Bizkaia