Balerdi Balerdi, Kantu eta Hitza musika zikloan

Data

23.06.22 - 23.06.22

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Toño, Zara, Anxel eta Petti dira egun Balerdi Balerdi
Toño, Zara, Anxel eta Petti dira egun Balerdi Balerdi (BALERDI BALERDI)

Maiatzean eta ekainean zehar Kantu eta Hitza musika zikloaz gozatzeko aukera dago Iruñea zaharrean. Ostegun arratsetan O-ko Andre Maria plazan ospatzen diren zuzenekoetatik dagoeneko Olaia Inziarte, Rafa Rueda, Nahiak Nahi, Lumi edota Sara Azurza igaro dira, eta ekainaren 22an itxiko da zikoa Balerdi Balerdi talde mitikoaren emanaldiarekin. Arratseko 20.00etan hasiko da kontzertua eta taldeak berriki kaleratu duen binilo txikia aurkeztuko du emanaldi honetan. Saioa doakoa izango da.

Iruña zaharrean

90. hamarkadan abiatu zuen musika bidea Balerdi Balerdi taldeak. Iruñeako rock musika eszenako musikari arituak batu ziren pop rock giroetara bideratuko zen banda berrian. Musikalki kantu freskoak lantzen zituen bandak, rockaren indarrez eta poparen melodia gozoez. Zortzi urte iraun zuen taldearen lehen aroak, eta iraupen luzeko hiru disko argitaratu zituzten denbora tarte horretan. 2000 urte inguruan taldea lozorro batean sartzen da, eta 2013 urtean berpizten da banda taldekide berriez. Toño Muro (ahotsa eta gitarra) eta Sergio Ibarrola ‘Zara’ (bateria eta azpi-ahotsa) musikariek taldekide berriak batu, eta Balerdi Erdi bezala ematen dituzte lehen pausoak. Egun taldeko sortzaile diren Toño eta ‘Zara’rekin batera, Petti (gitarra eta azpi-ahotsa) eta Anxel Iraola (baxua) osatzen dute banda. Formazio horrekin grabatu dituzte 2017 urteko ‘Galtzen ikasteko metodoa’ lana eta berriki argia ikusi duen bi kantuz osaturiko ‘Udaberri Alua’ binilo txikia. Laukote moduan, taldearen musika bideari osoari errepaso ematen diote zuzeneko bizietan. Iruñeko musika eszenaren iragara eta oraina ezagutzeko ezinbesteko banda da honakoa, oraindik orain, disko ederrak eta zuzeneko bikainak eskaintzeko gai.



Kokapena

O-ko Andre Maria plaza
O-ko Andre Maria plaza
Iruñea. Nafarroa

Loturak