Bebe, Mikel Erentxun eta Kiko Veneno, maiatzeko Miramar Gauak jaialdian
Data
26.05.28 - 26.05.30
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Get In-ek Caixabank Music Xperience bazkide estrategikoarekin bultzatutako Miramar Gauak jaialdiak berriz zabalduko ditu bere ateak datorren maiatzaren 28tik 30era bitartean, hirugarren edizioari bide emateko. Besteak beste, Carlos Ares, Zahara, Mikel Erentxun Duncan Dhu-ren 40. urteurrenarekin, Bebe, Kiko Veneno, Veintiuno eta Idoia arituko dira aurten.
Kontxako agertokia: Badiaren gaineko jauregiaren aldean egongo da. Agertoki honetan emanaldiak egingo dituzte maiatzaren 28an, ostegunarekin, nazioarteko artista ezaguna den Silvana Estradak, Latin Grammy baten irabazle eta zenbaitetan izendatuak, eta Isora bertako taldeak, Katapultaren eskutik.
Biharamunean euskal folklorearen eta elektronikaren txanda izango da, Neomak taldearekin eta Gernikako zenbait gaztek osatutako Supercremalleras taldearen show dibertigarri eta gitarreroarekin.
Luis Fercán kantautore galiziarrak Cerezos en flor azken disko ederra aurkeztuko du, hilaren 30ean, eta Smile getxoztarrek ikus-entzuleak dantzan jarriko dituzte erritmo bereziekin eta baikortasunez betetako mezuekin.
Jauregia agertokia: Handiagoa izango da eta aurten berriz egongo da Miramar jauregiaren atzealdean. Artista handiak arituko dira, besteak beste, Zahara ‘Zahara rave’ izeneko show politiko, aldarrikatzaile eta probokatzailearekin, eta Carlos Ares, pop eskola berriaren artistarik garrantzitsuenetako bat gaur egun; biak hilaren 28an arituko dira.
Bestalde, Veintiuno, Estatuko modako taldeetako bat, maiatzaren 29an arituko da, ostiralarekin. Egun hartan agertoki berean ere arituko dira Mikel Erentxun eta haren taldea, bira arrakastatsuan, eta Duncan Dhu taldearen 40. urteurrena ospatzeko errepertorio zinez berezia eskainiko digute.
Azken egunean, maiatzak 30, eta berritasun gisa, hiru kontzertu egingo dira agertoki honetan. Batetik, Idoia euskal abeslariak ikus-entzuleak gozatuko ditu ‘De amar y desandar’ diskoarekin; Kiko Venenok atsegin emango die bere erritmo partikularrarekin eta klasiko ezagunekin, eta, azkenik, Bebek ‘Pa fuera telarañas’ disko izugarri ezagunaren 20. urteurrena ospatuko du.
Gainera, hala ostiraleko nola larunbateko emanaldiak bukatuko dira publikoa badiaren gainean dantzan; Disco Bambinos eta LaMia Mari DJekin, hurrenez hurren.
Sarrerak salgai egongo dira asteartetik, otsailaren 17tik (12.00).
Kokapena
Miramar jauregia
Donostia. Gipuzkoa