Beire, Bilbon eta Abadiñon
Data
26.10.04 - 26.10.04
Lekua
Bizkaia - Abadiño

Beire taldeak bere musika bidea abiatuko du asteburu honetan bi kontzertu eskainiz argitaratu duten disko berria aurkezteko. Musika eszenako musikari arituak batu dira egitasmo berri honetan, eta. Ostegun gauez Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan ariko da banda, non dagoeneko sarrera guztiak amaitu diren dagoeneko. Igande eguerdiz, berriz, Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan izango da hitzordua. Sarrera fisikoak zortzi euroen truke eskura daitezke Zelaietako Jubilauetan (Abadiño), Portalekua (Elorrio), Intxaurre (Durango) eta Sorgin (Zaldibar) tabernetan, eta egunean bertan 12.00etatik aurrea hamar euro ordainduz Amaraunen bertan.
Iratxe Perez
Beire taldea Iratxe Perez musikariak jarri zuen martxan barruan zituen kantu batzuei bide emateko asmoz. Urteak atzera Desorden taldean aritu zen, eta egun Chuleria, Joder! taldeko abeslaria da, musikalki beste koordenadetan datozen taldeak. Beire taldearekin norabide berri bat abiatzen du, atzean utzita aurretik landutako punk eta rock kantuak, beste territorio batzuk arakatzeko asmoz. Izan ere, Beire taldea bestelako doinuetan dator, rocka alde batera utzi gabe guztiz, baino popean sakonduz nabarmen, kantu ilun baino melodikoak landuz, beste kantaera goxoago eta malenkoniatsuago batekin.
Beire
Horretarako banda eder bat batu du bere ondoan, besteak beste Uger, Vulcanizadas, Belako, Orsini, Nize edo Ezezez taldeetan ibilitako musikariak batuz estudioan zein zuzenekoetan. Iratxe Perez (gitarra eta ahots nagusia), Jon Gago (gitarra eta koroak), Jone Ibarretxe (Sinteak, gitarra eta koroak), Lore Nekane Billelabeitia (baxua eta koroak), Ander Uribarri (bateria) eta Kike Heredero (tronpeta) osatzen dute Beire, baino zuzenekoetarako Andrea Plazak Lore Nekane ordezkatuko du. Talde formazio honekin emango dituzte lehen kontzertuak, eta horrela ariko dira Bilbon zein Abadiñon.
Kokapena
Amaraun Arte Fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Abadiño. Bizkaia