Belako, Bermeon eta Errenterian
Data
25.12.12 - 25.12.12
Lekua
Bizkaia - Bermeo

Asteburu beroa izango du Belako taldeak, eta bide horretan bi emanaldi eskainiko dituzte segidan, aurten eskainiko dituzten azken bi saioak.
Ostiral gauez Bermeoko Kafe Antzokian ariko dira zuzenean, 21.00etatik aurrera hasiko den emanaldian. Sarrerek aurrez 15 euroko prezioa izango dute, eta egunean bertan eskuratuz gero 18 euro ordaindu beharko dira.
Larunbatean, berriz, Errenteriako Lekuona fabrikan izango da hitzordua 20.00etan, eta kasu honetan, sarrerak 10 euro balioko ditu.
Belako
‘Sigo regando’ disko aurkezpenak amaituta, betiko kantu zerrendara itzuli da Belako taldea, bere musika bideko abestiekin osatuz gaur egungo zuzenekoa. Horrela, urteak atzera egindako zenbait kantu berreskuratuko ditu Mungiako laukoteak asteburu honetan Bermeon eta Errenterian eskainiko dituzten emanaldietarako, beti ere, azken diskoko kantuak ahantzi gabe.
Izan ere, egun, Euskal Herrian dagoen talderik nazioartekoena izan daiteke Belako, azken urteetan bururu dituzten kontzertu birak medio. Estatu espainoleko festibaletan askotan jotzen dute, Europa zaharra goitik behera zeharkatu dute, eta AEBn, Mexikon edota Japonian ere aritu izan dira kontzertu biretan.
Hamahiru urteko musika bidean zazpi estudioko disko grabatu dituzte, eta horiekin tartekatuz, ehunka zuzeneko emanaldi.
Josu Ximun Billelabeitia (gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (teklatuak eta ahots nagusia) dira Belako taldearen hasieratik.
Kokapena
Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeo. Bizkaia