Bi Zaldi abuztuan biran

Data

23.08.05 - 23.08.05

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Bi Zaldi taldeko hiru musikariak
Bi Zaldi taldeko hiru musikariak (UNAI PELAIO)

Bi Zaldi taldea lozorrotik atera eta lau emanaldi eskainiko ditu abuztuan zehar. 2022 urtean kaleratu zuen bandak iraupen luzeko lehen disko luzea, eta aurkezpen bira egin osatean emanaldiak gutxitzen hasi ziren, lozorroan sartu arte. Sare sozialetan iragarri dute itzulera, eta bide horretan taldea zuzenean ikusteko zenbait aukera izango dira. Larunbatean bi emanaldi eskainiko ditu bandak. Goizean Iruñeako Laba gunean izango da hitzordua, eguerdiko 12.30ean eta bermuteo giroan. Arratsean Ostiral Mutrikuko Ondarbeltz txiringitoan ariko da banda 19.30ean, eta kale giroko emanaldian. Abuztuaren 11 arrats gauean Lizarrako kanpinean ariko da hirukoa, bertan antolatu diren kultur ekitaldien artean. Amaitzeko, Donostiako Aste Nagusi Piratan joko dute 15 gauean, Trinitate plazako agertokian eta gaueko 22.00etatik aurrera. Taldeak sortuiko kantuekin batera, kantu ezagunen euskarazko moldaketak entzuteko aukera izango da. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Bi Zaldi hiruko moduan

Gartxot Unsain (Madeleine, Bananas…) eta Beñat Antxustegi (Physis versus Nomos) musikariek jarri zuten abian Bi Zaldi egitasmoa 2014 urtean. Bi urte geroago Eneko Sierra (Physis versus Nomos) batu zen taldeara, eta hauxe da taldeak zuzeneko emanaldietan erabiltzen duen formazioa. Hirukotea osaturik, haseran lantzen zituzten kantuen moldaketak alde batera utzi, eta kantu propioak sortzeari ekin zioten. Azken urte hauetan sortutakoa ‘Lo Zena’ (Balio Dute) estudioko lehen diskoan barneratu dute, eta egun, zuzenenean aurkezten ari dira lana. Giro akustikoak nagusitzen dira Bi Zaldi egitasmoan, non ahotsek eta ahots jokoen presentzia handia duten kantuetan.

 

OHARRA: Abuztuaren 4ean Mutrikuko Ondarbeltz txiringitoan taldeak eskani behar zuen emanaldia abuztuaren 5era pasa da.

Kokapena

Laba gunea
Laba gunea
Iruñea. Nafarroa

Loturak