Jimmie Vaughan hartuko du Bilboko Blues jaialdiak

Data

25.07.25 - 25.07.27

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Jimmie Vaughan gitarrista ezaguna Bilbon izango da uztailean.
Jimmie Vaughan gitarrista ezaguna Bilbon izango da uztailean. (BILBAO BLUES FESTIVAL)

Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa uztailaren 25etik 27ra egingo da Areatza eszenatoki nagusia izanik. «Bluesaren festa handia lehen mailako nazioarteko erreferente gisa finkatutako hirira itzuliko da uda honetan», aurkezpenean esan dutenez.

Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarrak irekiko du uztailaren 25ean, ostirala, Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa, The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier eta Chicago Blues Summer Tour taldeen kontzertuekin.

Edizio honetan lehiaketako saria Jimmie Vaughanentzako (Texas, 1951) izango da, lau Grammy irabazi dituenak eta bere kontzertua Estatuan bakarra izango dena.

1976an The Fabulous Thunderbirds talde mitikoa sortu zuen Kim Wilson abeslari eta harmonizistarekin, Keith Ferguson baxu jotzailearekin eta Mike Buck bateriarekin batera. 1989an taldea utzi ondoren, bakarlari moduan karrera bikain bati ekin zion.

«Jaialdia finkatuz joan da pixkanaka-pixkanaka, hiriko festen egutegiaren zati garrantzitsua bihurtuz, eta dagoeneko erreferente bilakatu da nazioarteko mailan. Aurten bereziki pozik gaude txapela Jimmie Vaughani jarri ahal izateagatik. Urte asko generamatzan honen atzetik, baina beti egon da ezinezko bihurtu duen zailtasun baten bat. Publikoak jai handi batez gozatuko du berriro ere Vaughani eta laster iragarriko ditugun gainerako artistei esker», azaldu du Carlos Mallesek, Bilbao Blues Festivaleko zuzendariak.

Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Turismo zinegotziak zehaztu duenez, artista mitiko horren aintzatespena «aurtengo jaialdia irekitzeko modurik onenetako bat da, eta hasiera horrek beste hitzordu kultural bat ekarriko du berekin, nazioartean izen propioarekin finkatzea lortu duena. Era berean, Vaughanen bluesa Bilbon eskaintzen ari garen kalitate zigiluaren bermerik handiena da».

Jimmie Vaughan

Jimmie Vaughan (Oak Cliff, Texas, 1951) blues amerikarraren historiako gitarristarik onenetako bat, lau Grammy sari eta zortzi izendapen jaso dituenak bere ibilbide arrakastatsuan. Aitak animatuta, gaztetatik gitarra jotzen hasi zen eta Stevie Rayren, bere anaia txikia, mentore eta irakasle izan zen. Gerora, hau gitarraren izar handienetako bat bilakatu zen eta 1990ean hegazkin istripu batean, 35 urte zituela, hil zen.

70eko hamarkadaren erdialdean, The Fabulous Thunderbirds taldea sortu zuen Wilsonekin batera, garai hartako bluesa eraberrituz. Zazpi disko grabatu zituen 1990era arte, ‘Family Style’ proiektu berrian murgilduz Stevie Rayrekin batera; handik gutxira joan zena.

Vaughanek hiru urte geroago ekin zion berriro ere bakarkako ibilbideari. Orain arte, kolaborazio ugari egiteaz gain, bost disko kaleratu ditu: ‘Strange Pleasure’ (1994), ‘Out there’ (1998), ‘Do you Get the Blues?’ (2001), ‘Plays Blues, Ballads & Favourites’ (2010) eta ‘Baby please come home’ (2019).

«Bilbao Blues Festival laugarren edizioaren kartelak, musika lehiaketa handi honek Bizkaiko hiriburuaren esentziarekin duen lotura azpimarratu du, bere zubi ezagunetako baten bidez: Salbekoa», esan dute. Ilustrazioa Moriskette euskal estudioak diseinatu du, Sergio Perez Berasategik zuzenduta eta jaialdiaren lehenengo ediziotik irudia sortu dueten berberak.

«Bluesaren espiritu bidaiaria eta Bilborekin duen lotura jaso nahi genituen. Bluesman ibiltari baten irudian inspiratu ginen, gitarra eskuan eta berarekin istorioak eta doinuak aldean daramatzana. Salbeko zubiaren parean egiten duen urrats irmoak hiriaren bihotzera sarrera sinbolizatzen du, jaialdiaren eta Bilboren beraren esentzia irekia islatzen duen ongietorri eta topaketarako lekua», argitu du Berasategik.

Walking Blues generoaren kontzeptu klasikoan oinarrituta, «kartelak, generoaren tradizioa ez ezik, hiriaren aparteko izaera ere islatzea nahi izan dugu», gehitu du.

Diseinu honek, beste edizio batzuetako estilo grafikoari leial, «bluesa maite dutenak eta Bilbo, jaialdiak bezala, aurrera egiteari eta istorio berriak kontatzeari uzten ez dion hiri moduan ikusten duten horiei hunkitzea bilatzen du. Izan ere, aurten, bluesa ez da Bilbotik bakarrik pasatzen: zuzenean bere bihotzera ibiltzen sartzen da», azpimarratu du Mallesek.

 

Kokapena

Areatza
Areatza
Bilbo. Bizkaia