Bilboko Udal Musika Bandak 11 kontzertu emango ditu Aste Nagusian

Data

26.08.23 - 26.08.30

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Iazko irudiak. Bandaren kontzertuak klasikoak bihurtu dira.
Iazko irudiak. Bandaren kontzertuak klasikoak bihurtu dira. (BILBOKO UDALA)

Aurten ere, Bilboko Areatzako kioskoa jaietako doinuen topagune bihurtuko da goizetan, abuztuaren 23tik 30era bitartean, 12.00etatik aurrera eskainiko diren zortzi kontzerturekin. Egitarauak hiru hitzordu berezi jasotzen ditu: Begoñako Basilikaren kanpoaldean kontzertua ‘Amatxu’ren egunean (abuztuak 15, 11.30), Noa Lur eta Ainara Ortegaren ‘American Songbook’ delakoari eskainitako gaua Evaristo Txurruka kaian (abuztuak 22, 23.30), eta ‘Bienvenidos’ ikuskizuna (abuztuak 25, 23.30), Serafín Zubirirekin batera, Abandoibarran.

Zarzuela, euskal musika, jazza, musikalak, folklorea, zinemako soinu-bandak, pasodobleak eta Bilboko Udal Txistulari Bandarekin, Olaeta Balletarekin eta Iruñeko Gaiteroekin egingo diren lankidetzak izango dira publiko guztiei musika hurbiltzeko prestatutako programazioaren lerro nagusiak.

Gainera, Bilboko Udal Txistulari Bandak abuztuaren 30ean, igandean (13.00), 66. Txistularien Alardea ospatuko du Evaristo Txurruka kaian. Euskal Herri osotik etorritako 80 bat txistulari bilduko dira Moonshine Wagon, Gaztedi Dantza Taldea, gaiteroak, Oihana Iguaran bertsolaria eta Birakari konpartsako erraldoi eta buruhandiekin batera.

Kokapena

Areatzako kioskoa

Bilbo. Bizkaia