Boom Boom Kid Euskal Herrian

Data

26.06.06 - 26.06.07

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Carlos Rodriguez abeslari argentinarrak gidatzen duen Boom Boom Kid egitasmoa
Carlos Rodriguez abeslari argentinarrak gidatzen duen Boom Boom Kid egitasmoa (BBK)

Carlos Rodriguez abeslari argentinarrak gidatzen duen Boom Boom Kid egitasmoa gurean ikusteko aukera izango da asteburu honetan. Europa zaharretik zehar burutzen ari den kontzertu biraren barnean hiru emanaldi hitzartu dituzte Euskal Herrirako, eta bide horretan Baranbion, Bergaran, eta Donostian eskainiko dituzte zuzenekoak. Larunbat arratsez Baranbion ariko dira, Garrastatxu Txosnan eta Fly Shit taldearekin agertokia partekatuz. Igandean, berriz, bi emanaldi eskainiko dituzte. Eguerdian Bergarako Kartzela zaharrean izango dira 12.30etatik aurrera eta 8 euroen truke, eta arratsean Donostiako Dabadaban joko dute Negra Calavera  taldea lagun. 20.00etan igoko da talde bilbotarra agertokira, eta ondoren Boom Boom Kid bandaren txanda izango da. Sarrerak aurrez 12 euroko balioa izango du, eta aretoan bertan 14 euro ordaindu beharko dira.

Bueno Aires

Argentinako Buenos Aires hirian sortua, gazte-gazte hasi zen musika munduan Carlos Rodriguez abeslaria, eta geroztik ez da agertokietatik jaitsi. Fun People izan zen bere lehen banda arrakastatsua, eta 2000 urtetik geroztik bere egitasmoa gidatzen du Boom Boom Kid izenpean. Kantuetan musika koktelera koloretsua proposatzen du, tartean hardcorea, rock alternatiboa, punkrocka eta pop kutsuko abestiak nabarmenduz. Izan ere, hasierako sustraiak eta eraginak mantentzen dira egungo kantuetan, eta gainera eragin berrietan murgiltzeko ausarta da oraindik. Madril hiriko Zink taldeko musikariak izango ditu lagun bira honetan, esperientzia handia duten musikari arituak. Zuzeneko emanaldietan duten energia eta indarrez gain, letretan dago taldearen beste indargune bat, maitasunaz, laguntasunaz eta gizarteaz duen begirada berezia tarteko.

Kokapena

Dabadaba
Dabadaba
Donostia. Gipuzkoa

Loturak

Boom Boom Kid

Dabadaba