Bueltan dator Gasteizko Dantza Plazan ekimena

Data

26.05.08 - 26.09.25

Lekua

Araba - Gasteiz

Aurreko edizioetako irudi bat.
Aurreko edizioetako irudi bat. (GASTEIZKO UDALA)

Uda badator eta, harekin batera, Gasteizeko Dantza Plazan iritsiko da, Luis Aramburu Folklore Eskolaren eskutik. Maiatzaren 8an hasiko da ekimena, eta ostiralero errepikatuko da, 19.30ean, irailaren 25era arte.

2026ko denboraldi honek, gainera, hainbat berritasun dakartza. Lehenengoa formatua da, aurten parte-hartzaileagoa izango baita. Ekitaldiari hasiera emateko, dantzak pausoz pauso azalduko dira, orain arte bezala, baina bigarren zatia erromeria baten antzekoagoa izango da. Bertan, Dantzako irakasleek gidatuko dituzte dantzak eta publikoarentzat eredu izango dira, baina ez dituzte azalpenik pausoz pauso emango.

2026ko beste berritasunetako bat da Dantza Plazan ostiralero lekuz aldatzen joango dela. Hauek izango dira kokaleku berriak:

Maiatzak 8: Floridako kioskoa.
Maiatzak 15: Arka plaza.
Maiatzak 22: Santa Barbara plaza.
Maiatzak 29: Plaza Berria.
Ekainak 5: Santa Barbara plaza.
Ekainak 12: Floridako kioskoa.
Ekainak 19: Plaza Berria.
Abuztuak 9: Santa Maria plaza.
Irailak 11: Floridako kioskoa.
Irailak 18: Arka plaza.
Irailak 25: Plaza Berria.

Kokapena

Florida kioskoa

Gasteiz. Araba