Califato 3/4 taldea Jimmy Jazz aretoan

Data

24.11.01 - 24.11.01

Lekua

Araba - Gasteiz

Egun Califato 3/4 taldea osatzen duten musikariak.
Egun Califato 3/4 taldea osatzen duten musikariak. (CALIFATO 3/4)

Califato 3/4 taldeak ‘Êcclabô de Libertá’ diskoa aurkeztuko du asteburu honetan Jimmy Jazz areto gasteiztarraren agertokian. Musikalki koktelera arriskutsua proposatzen du talde andaluziarrak, musika tradizioa eta egungo erritmoak nahastuz abestietan. Azaroaren lehen egunean izango da hitzordua, eta 21.00etan taularatuko da banda kantu berriak besapean. Emanaldiko sarrerak 22 euroen truke eskura daitezke aurrez, aretoaren atari digitalean, eta egun berean, geratzen badira, 25 euro ordaindu beharko dira leihatilan. Ez da hau izango epe laburrean Euskal Herrian eskainiko duten emanaldi bakarra, 2025 urteko otsailean Bilboko Kafe Antzokian ariko baita banda zuzenean.

Andaluziatik, lurrari lotuta

Andaluziako musika tradizioa eta bestelako musika era modernoagoekin nahasten ditu Califato 3/4 taldeak bere doinuetan, tartean, rocka, punka edo elektronika. Sevillako San Pablo auzoan egin zuen bat taldeak, eta 2018. urtean eman zituzten lehen pausoak hiriko auzo eta karriketan arituz.

Lurrari erabat lotuta dagoen musika egitasmoa da Califato 3/4, eta sorterriari buruzko aipamen ugari egiten dituzte kantuetan, joera andaluzista aldarrikatuz. Taldea sortu eta urte berean publikatu zen taldearen debuteko lana ‘L’ambôccá’ izenpean eta gerora, zuzenekoak eta diskoak tartekatu dituzte. Aurten ‘Êcclabô de Libertá’ diskoak  ikusi du argia, eta lana plazaratu zenetik kontzertu bira etengabean da banda.  

Diskoak disko, zuzenean eztanda egiten duten talde horietakoa da Califato 3/4. Bertan borobiltzen dira kantuak, eta beste dimentsio batetara eramaten dituzte emanaldi ero bezain beroetan. Zortzikote moduan taularatzen dira ohikoan, baino agertokian lagunak izaten dituzte beti lankidetza bereziak egiten, emanaldi bakoitza ezberdina bilakatzen delarik. Sintetizadoreak, samplerrak, midiak edo bestelako tramankulu elektronikoak baxu eta gitarra elektronikoekin uztartzen dira, gitarra akustikoak, panderoak eta bestelako tresna tradizionalekin batera. Izan ere, ahotsek presentzia handia den kantuetan, eta horretaz Manuel Chaparro arduratzen da, taldeko abeslari nagusia. Irailean Zentral aretoan aritu ziren Flamenco on Fire musika zikloaren barnean, eta oraingoan Gasteiz eztandaraziko dute.

Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba

Loturak