Chambao taldea Euskal Herrian

Data

23.06.23 - 23.06.23

Lekua

Bizkaia - Leioa

Chambao taldeko La Mari
Chambao taldeko La Mari (CHAMBAO)

Chambao taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean datozen egunetan San Juan jaiak direla eta. Leioako Lehendakari Agirre plazan eta Arrasateko Monterron parkean eskainiko ditu emananaldiak taldeak ekainaren 23an eta 24an, hurrenez hurren. Uztailaren lehen egunean, berriz, Sestaon ariko dira gaueko 23.00etatik aurrera San Pedro jaien baitan, eta Kasko plazan. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Chambao taldearen sorrera 2001 urtean koka daiteke, baina taldea izango zenaren haziak kaleko giroko musikarietan oinarritzen dira urte batzuk lehenago. Malagako kalean sortu zen Chambao, eta azkar batean areto eta jaialdi handietara hedatu zen argitaratu zituzten lehen bi diskoekin lortutako arrakasta medio. Izan ere, Chambao taldeak musikalki proposatzen zuena berria eta freskoa zen garai horretan, eta aro beroa izan zuen taldeak horri esker. ‘Flamenco chill’ bezala definitu zuten beraien musika, musika meztizaiean oinarritutako fusio ederrean. Alde batetik flamenkoaren magia zuten doinuek, eta lagungarri elektronika, kasu honetan, eremu lasaienean, edo ‘chill’-enean.

Taldearen aurrean urte hauetan guztietan La Mari egon da. Taldeko ahotsa, letragile eta sortzaile nagusia izan da, eta oraindik ere berak gidatzen du egitasmoa. Argiak eta itzalak handiak izan dira Chambaon, taldearen joan etorriak eta despedidak ugari ere, baino taldea sortu zela bi hamarkada pasa diren honetan, indarberriturik dator banda disko berria izango dena besapean.

Euskal Herrian eskainiko dituzten emanaldietan ‘En la Cresta del Ahora’  disko berriko kantuak entzutzeko aukera izango da, eta sorkuntza berriekin batera, taldearen arrakasta handienak joko dituzte, besteak beste, ‘Pokito a Poko’, ‘Ahi estas tu’ edo ‘Duende del Sur’ ezagunak.

Kokapena

Lehendakari Agirre plaza
Lehendakari Agirre plaza
Leioa. Bizkaia

Loturak