Dantza, antzerkia eta zirku garaikidea ardatz hartuta dator LABO XL7 azaroaren 13tik 16ra
Data
25.11.13 - 25.11.16
Lekua
Gipuzkoa - Donostia
Dantza, antzerkia eta zirku garaikidea ardatz hartuta egingo da LABO XL7 jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra. Gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte-adierazpen guztiek tokia dute. «Artistek, kultur eragileek, erakundeek eta publikoak bat egiten duten topagune ireki da», adierazi dute sustatzaileek.
Formakuntza eta bitartekotza jarduera paraleloez gain, Donostiako Tabakalera eta Gazteszenako hainbat espazio hartuko dituzte.
Aurten, LABO XL7-k, besteak beste, tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jarriko du arreta, gaur egunekoa alboratu gabe. «Tokiko zein estatuko eta nazioarteko ekoizpenak. Gure gizartean gaur egun gertatzen denaren isla fidela; etxeratzea, bertakora, zaintzara, hurbiltasunera. Nor garen jakitea», diote.
Proposamen eszenikoak
Emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emango die egitarauak. Artista gazte eta beteranoen obra eszenikoetan zentratzen da. Familia osoarentzako piezetatik helduagoetara, arte eszenikoak publiko posible guztietara eramatea da helburua. Edizio honetan 23 konpainia izango dira, 21 ikuskizunekin (sei erabateko estreinaldi, bi estatuko estreinaldi eta 8 estreinaldi Euskal Herrian), sortze-prozesuen hiru erakusketarekin eta lau jardunaldi profesionalekin (LABO XL7-ren zenbakiak aurrerago).
Jaialdiak hiru egonaldi artistiko antolatu ditu. Batetik, AIDEKO Egonaldia (Sorkuntza eta harremanak): Atopémonos Bailando-rekin (Glovo Kolektiboa eta Concello de Lugoko Kultura Arloa) elkarlanean egindako truke-egonaldia. Deialdi publikoaren bidez, euskal konpainia batek astebetez lan egingo du MIHL Museoan (Lugoko Museo Interactiva de la Historia), eta beste galiziar bat astebetez Gipuzkoako Dantzagunean egongo da, jaialdiaren programazioaren barruan egindako lanaren erakustaldia aurkeztuz. Bi konpainiek laguntza ekonomikoa eta lanerako espazioa jasotzen dute. Hautatutako euskal proiektua: Oihana Vesgaren ‘Atximur’ (Rruccullarekin batera), «erritmoa bizi-indar eta lurralde partekatu gisa» aztertzen duen lana. Hautatutako galiziar proiektua: Fran Sieiraren ‘BenQuerer’. Galiziar dantza tradizionala, hizkuntza garaikideetan eta genero-ikuspegian bizi dena.
Bestetik, EKI programa (Sorkuntza eta ikusgarritasuna). Programak talentu berriei, eta euren sorkuntzari lagundu nahi die. Deialdi publiko bidez hautatutako konpainiak zuzeneko laguntza ekonomikoa jasotzen du, eta, Tabakalerarekin lankidetzan, hamar eguneko lan-espazioa du. Emaitza jaialdiaren inaugurazio egunean estreinatuko da. Gainera, konpainia jaialdiko kartelaren eta irudiaren protagonista bihurtzen da, egun batez kartelerako argazki saioan modelo izatearen esperientzia biziz. Komorebi Produkzioak izan da hautatutako konpainia, ‘Ni ez ginen, baina Gu ere banaiz’ proiektuarekin, euskal folklorea gaur egungo ikuspegi batetik berrikusten duen proiektuarekin.
Komorebi Produkzioak-eko Garazi Egiguren da aurtengo kartelaren protagonista, eta inaugurazio egunean jaialdia irekiko duen artista. Artista tolosarrak sorkuntzarako laguntza zuzena jaso zuen EKI programaren bidez, jaialdiak berak Tabakaleraren laguntzarekin ematen duena. ‘Zuloa’ estreinatuko dute, EKI egoitzan egindako lanaren emaitza.
Eta azkenik ITURRI (Sorkuntza eta ikuskizuna): Laguntza hau euskal konpainiei zuzendua, ADDErekin (Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartea) batera ematen da. Deialdi publikoaren bidez, LABO XL7 programazioaren barruan egoitza artistiko bat eta emanaldi bat egiteko dirulaguntza eskaintzen du. Aukeratutako konpainia Olaia Valle y Gilles Noël izan da, eta ‘Festa Formal’ estreinatuko du. «Proposamen horrek kide bakoitzaren jatorri eta kultura desberdinak aztertzen ditu, eta folklorearen, musikaren eta dantzaren bidez eraikitzen du lurralde bakoitza», azaldu dute.
Informazio gehiago webgunean.
Kokapena
Tabakalera
Andre Zigarrogileen Plaza
Donostia. Gipuzkoa