‘Denbora hegan doa baina, batzuetan, pausatzen da’, Jesus Manseren erakusketa berria
Data
25.06.27 - 25.08.30
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Okendo kultur etxeko erakusketa areto berriak Jesus Manseren lan berriak hartu ditu. ‘Denbora hegan doa baina, batzuetan, pausatzen da’ izenburupean lan figuratiboak aurkeztu ditu.
Ibilbide luzeko margolaria da Jesus Maria Corman, eta azken aldian arte abstraktuari lotutako bere proiektuak bazterrean utzi ditu mugagabe arte figuratiboari heltzeko Jesus Manse izenarekin.
Aukera paregabea da Okendo kultur etxeko erakusketa gelaren arduradunen esanetan arte figuratiboaz bere adierazkortasunik handienean gozatzeko eta paisaia, une batez, gure begiradan pausatzen uzteko, Okendo kultur etxeko erakusketa gelaren arduradunen esanetan. «Pintura errealistako artista da Manse, eta ezin hobeto transmititzen du alderdi poetikoa, eta gai da paisaia ‘pausatzeko’, une hain zehatz horretaz gozatu ahal izateko», adierazi dute.
«Okendoko erakusketa aretoa pintura bizia hartzen duen eta denboraren soseguz pausatzen den espazio bilakatuko da uda honetan. Denbora hegan doa, baina batzuetan pausatu egiten da. Donostia Kulturak antolatzen duen erakusketa berriak 60 mihise baino gehiago biltzen ditu, olio-pintura txiki eta ertainak, natura eta paisaia lasai ikusteko aukera ematen dutenak. Jesus Maria Corman arte abstraktuko artista ezagunak komisario-lana egingo du bere alter ego Jesús Manséren lana aurkezteko. Margolari figuratiboa da Manse, eta haren zehaztasun zorrotzak lainoaren atmosfera lausoa, mendiko argi-jokoa eta hondartzako lasaitasuna harrapatzen ditu. Bere mihiseek, aretoko oihalen gainean zorroztasunez jarriak, okre, berde eta grisen gama kromatikoa nabarmentzen dute, baretasun egoera bat sortzen duten koloreak», jarraitu dute.
Uztailaren 4an, Mansek poesia errezitaldia eskainiko du, Maider Zapirainekin batera, bere lanaren esentzia poetikoan sakontzeko hitza eta musika uztartzen dituen esperientzia artistiko batean.
Erakusketa abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai Okendoko erakusketa areto nagusian. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era. Larunbatetan eta zubietan 10.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.00eta. Igande eta jaiegunak itxita. Sarrera librea da.
Kokapena
Okendo Kultur Etxea
Nafarroa Hiribidea, 7
Donostia. Gipuzkoa