Donostiak ongietorria emango die Gabonei dron ikuskizun batekin
Data
25.11.28 - 26.01.06
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Donostiak datorren azaroaren 28an emango die ongietorria Gabonei, 19.30ean, inaugurazio ekitaldiarekin. Udaletxeko terrazan egingo da eta Izaroren emanaldi berezi batekin hasiko da. Ondoren, 500 droneko ‘Donostia Ametsetan’ ikuskizuna iritsiko da.
Aurtengo Gabonetako kanpainaren elementu berri nagusietako bat ‘Miramar Magikoa’ izango da. Abenduaren 4tik urtarrilaren 5era, Miramar Jauregiko kanpoaldea fantasiaz beteko da intsektuei omenaldia egiten dien familiarteko esperientzia bat bizitzeko. Esperientziaz gozatzeko sarrerak erosi ahal izango dira Gabonetako kanpainaren webgunean: www.donostiagabonetakoazoka.eus eta, abenduaren 4tik aurrera, Miramar Jauregiko txarteldegian.
Gabonetako Azokak ere hilaren 28an zabalduko ditu ateak, 71 etxolarekin errekorra apurtuz, Frantzia pasealekuaren eta Ramon Labayen plazaren artean banatuta. Plaza horretan, gainera, Azoka Gastro autoktono bat osatuko da 13 etxolarekin, eta bertako produktuak dastatzeko aukera emango dute, zenbait pergolarekin estalita egongo den dastaketa eremu berezi batean.
Kokapena
Alderdi Eder, Miramar Jauregia eta Frantzia pasealekua
Donostia. Gipuzkoa