Durangoko bonbardaketak, oroimenean

Data

26.03.27 - 26.03.31

Lekua

Bizkaia - Durango

Andra Maria eliza nagusiko elizaurrea, bonbardaketen ostean.
Andra Maria eliza nagusiko elizaurrea, bonbardaketen ostean. (Fondo Luis Ruiz de Aguirre, ‘Sancho de Beurko’ | WIKIPEDIA COMMONS)

Durangoko Udalak, Gerediaga, Kriskitin Dantza Taldea, Astarloa Kultur Taldea eta Suargi Elkartearekin batera, 1937an, Gerra Zibilean, herria suntsitu zuten bonbardaketak oroituko ditu aurten ere, udalerriaren oroimen kolektiboan sakon errotutako data. Antolatutako programa hainbat egunetan zehar garatu izan da.

Esaterako, Kurutzesantu Museoaan ‘Mendigoizaleak bakean, gudariak gerran; gudarien batailoiak’ erakusketa dago ikusgai apirilaren 12ra bitarte izango da ikusgai, asteartetik igandera, 10.00etatik 14.30era, astelehenetan itxita egonez. 

Martxoaren 27an, ostirala, 19.00etan, ‘Maletas de tierra’ antzezlana eskainiko du Visitants & La Medusa konpainiak, Durangoko Udalak antolatuta. Emanaldia Ezkurdin hasiko da eta Andra Mari elizpean amaituko da, Gerra Zibilean izandako gertaera tragikoen zati bat gertatu zen bi espazioetatik ibilbide eszeniko bat osatuz.

Hurrengo egunean, martxoaren 28an, larunbata, ‘Aztarnak’ ibilbideko doako bisita gidatuak eskainiko dira, herritarrentzako irekita. Bi emanaldi izango dira, 11.00etan gaztelaniaz eta 17.00etan euskaraz, Turismo Bulegoaren ondoan hasita. Jardueran izena eman behar da aldez aurretik, Gerediaga Elkartearen bidez.

Martxoaren 31n, bonbardaketa gertatu zen egunean, ekitaldi instituzionalak eta Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza Taldeak antolatutako oroimen ekitaldia egingo dira. Jardunaldia 8.30ean hasiko da, Andra Mari elizpean, lehen aire-erasoaren alarma-ukituarekin, eta ondoren, pebetontzia piztuko da biktimen omenez.

10.00etan lore eskaintza egingo da Durangoko hilerrian hildakoen oroimenez. Ondoren, 12.30ean, Durangaldeko bonbardaketen biktimen omenezko ekitaldi instituzionala egingo da Ezkurdi plazan. Arratsaldean, 17.45ean, bigarren aire-erasoari dagokion alarma entzungo da berriro. Egunari amaiera emateko 19.30ean, Andra Mari elizpean, Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza Taldeak martxoaren 31rako antolatutako oroitzapenezko ekitaldia izango da.

Kokapena

Erdigunea

Durango. Bizkaia