EHMEk Donostiako kaleak hartuko ditu Santa Zezilia egunean

Data

25.11.22 - 25.11.22

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Txaranga bat, eguna alaitzen.
Txaranga bat, eguna alaitzen. (Jon HERNAEZ | FOKU)

Euskadiko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak (69 eskola eta 24.000 ikasle baino gehiago biltzen ditu) hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko du datorren larunbatean, azaroaren 22an, Santa Zezilia egunarekin bat eginez.

Victoria Eugenia Antzokiko ekitaldi nagusiaren atariko gisa, elkarteko eskoletako ikasleek osatutako lau kalejirek hiriaren erdigunea musikaz alaituko dute.

Jardunaldia 10.30ean hasiko da. Okendo plazatik abiatuta, lau kalejira aterako dira, Plus Brass Band metal-haize instrumentu taldearekin eta trikitixa eta txistulariekin. Erdiguneko, Alde Zaharreko eta Groseko kaleetan barrena ibiliko dira, jai-giroa eta musika hirira zabalduz.

Ondoren, 12.00etan, Victoria Eugenia Antzokiak eguneko ekitaldi nagusia hartuko du. Bertan, elkartearen hiru hamarkadako ibilbideari errepasoa egingo zaio. Sarrera herritar guztientzat irekia da. Gonbidapenak antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira larunbatean, azaroaren 22an, 11.00etatik aurrera, lekuak bete arte.

Kokapena

Victoria Eugenia antzokia

Donostia. Gipuzkoa