Eider Rodriguez eta Virginia Wolf, Literaktum-eko protagonistak asteburuan
Data
25.11.14 - 25.11.23
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Bi idazlek dute hitzordua ostirala 14an Literaktumen. Ernest Lluch Kultur Etxean, 19.00etan, Eider Rodriguez ‘Dena zulo bera zen’ bere bosgarren ipui-bildumaz arituko da. Ordu berean eta Tomasene Kultur Etxean, ‘El español que enamoró al mundo’ izango dute hizpide Ignacio Peyrók, lanaren sortzaileak, eta Mitxel Ezquiaga kazetariak.
Ostiraleko programazioa Miren Amurizaren ‘Pleibak’ lanean oinarritutako bertso saio literarioak osatuko du (Loiola Kultur Etxea, 19.00etan). Sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Asteburuan sartuta, larunbatean, hilaren 15ean, Carys Davies galestarrak ‘Despejado’ aurkeztuko du Okendo Kultur Etxean, 19.00etan, Leire Palaciosekin solasean.
Tomasenen, Antoine de Saint-Exupéryren ‘El Principito’ lanean oinarritutako irrati-antzerkia moldatuko dute Inko Martínek eta bere taldeak, hau ere 19.00etan, eta 19.30ean, ‘La doble vida de Virginia Woolf’ antzezlana izango da Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan.
Astelehenean, Javier Sierrak Juan Carlos Etxeberria izango du solaskide, lehenak idatzitako ‘El plan maestro’-ri buruz aritzeko. Ernest Lluch Kultur Etxean izango da, 19.00etan.
Antonio Machado poeta handia jaio zela 150 urte betetzen direnean, bere poema ezagun eta ez hain ezagunak entzungo dira baita ere astelehenean, Victoria Eugenia Cluben, 19.00etan, Ángel Marco esatari eta aktorearen ahotsean.
Informazio gehiago webgunean.
Kokapena
Ernest Lluch kultur etxea
Donostia. Gipuzkoa