Ekirock jaialdia larunbatean Añorgan

Data

24.05.11 - 24.05.11

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Yaima Orozkok erritmo beroak ekarriko ditu Añorgara.
Yaima Orozkok erritmo beroak ekarriko ditu Añorgara. (YAIMA OROZKO)

Maiatzaren 11n Ekirock, ‘Izpiak jaialdia’-ren laugarren edizioa ospatuko da Añorgako Harrobiaren plazan. Egun osoko musika festa izango da eta ez da jatekorik zein edatekorik faltako. 12.00etatik aurrera bost musika proposamenez gozatzeko aukera izango da. Goizean bi musika proposamen, eta arratsaldean, beste hiru. Tartean, bazkari goxoa 15 euroen truke, non patatak errioxar erara, oilasko errea eta postreaz gozatzeko aukera izango da. Ixabe, Peru Galbete, Yaima Orozco eta Kadira osatuko dute egun berezi honetako afitxa, eta dena borobiltzeko, Dj Monky Man disko jartzailea. Jaialdi berezia da honakoa, non kontzertuen soinua eguzki energia bidez soilik elikatua izango den. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Peru Galbete

Euskal Herriko ahots berezienetako bat da Peru Galbeterena. Usurbilen jaioa, egun Nafarroako Huarte herritik bideratzen du bere musika jarduera. Ukelelea eskuan, kantu xumeak sortzen ditu, emozioei eta intentsitateei bide emanez. Biko formatuan taularatuko da honako emanaldian, agertokian lagun Xanti Etxeberri izango du, kontrabaxua eskuetan.

Ixabe

Musikari beteranoan batzen dituen egitasmo berria da Ixabe. Ziburu aldetik datoz, eta folk eta rock giroak jorratzen dituzte pasarte ilunetan. Musika bidean ‘Antena baita’ diskoa plazaratu zuten 2023an, eta orain kantu horiek taularatzen ari dira.

Kadira

Lorea Zulaika musikari bizkaitarrak gidatzen du Kadira egitasmoa. Bakarkako egitasmo hasi zena talde forma hartu du orain eta 2023ko udan Mutrikuko AME Estudioetan grabatu duten lehen lana. Diskoa Balio Dute kolektiboaren babesean ikusi du argia.

Yaima Orozko

Yaima Orozko Kubatarrak trobadoreen tradiziotik edaten du. Musika koktelera beroa dakar besapean, sona, guajira, boleroa eta habanera bezalakoak nahastuz bere kantutegian.

Kokapena

Harrobi plaza (Añorga)
Harrobi plaza
Donostia. Gipuzkoa

Loturak