Ekiza 'Argitzala' aurkezten

Data

25.09.19 - 25.09.19

Lekua

Nafarroa - Elizondo

Ekiza musikariak ‘Argitzala’ diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Ekiza musikariak ‘Argitzala’ diskoa aurkeztuko du zuzenean. (EKIZA)

Jurgi Ekiza musikariak ‘Argitzala’ diskoa kaleratu berri du, eta hurrengo egun eta asteetan kontzertu bira egingo du Euskal Herriko hainbat herritan, guztira 20 emanaldi baino gehiago eskainiz 30 egunetan. Bira irailaren 18an abiatuko da, eta lehen emanaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da, arratseko 20.15etatik aurrera Kutxa Beltza gunean. Ondoren, beste hiru emanaldi eskainiko ditu asteburuan, hurrenez hurren Elizondoko Txokoto taberna, Azkoitiko Matadeixe eta Mutrikuko Kofradia Zaharrean arituz igandera bitartean.

Argitzala

Ekizaren hirugarren lana da ‘Argitzala’,  2015 urteko debuteko ‘bH036-LP’ eta 2016 urteko ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ diskoen ondorengoa. Urte asko igaro dira lan berriak argia ikusteko, baino bestelako egitasmoetan murgildua izan da Ekiza, tartean bere betiko banda den Willis Drummond, Zura edo Erabatera taldeen zuzeneko eta diskoetan. Su txikian landutako diskoa da ‘Argitzala’, eta horrek, bere denbora eskatzen du, are gehiago diskoko instrumentu guztiak musikariak berak grabatu dituenean ‘home estudio’ batean. Hamaika kantuz osatua dator lana, eta aurretik abiaturiko bidean sakontzen du musikari lapurtarrak, musikalki pop melodiak eta folk giroetan murgilduz, bestelako giro rockeroak alde batera utzi gabe beti ere. Izan ere, Ekizak badu nortasun bat, eta disko berri bakoitzean territorio berrietan sakondu badu ere, bere berezko zigilua dute abestiek.

Kontzertu bira erraldoia

Edukiera txikiko areto, gaztetxe eta tabernak aukeratu ditu Ekizak bere disko berria aurkezteko. Guztira 20 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu irailaren 18tik urriaren 19a bitartea, kontzertu bira Baionako Luna Negra aretoan amaitzeko urriaren 28an. Emanaldiak bakarka eskainiko ditu, gitarra, ukelelea eta bestelako musika tresnak lagun bakar, eta horretarako, ikuslegoaren gertutasuna eta konplizitatea bilatu nahi du, musikaria eta musikazalearen arteko bide zuzenena.

EKIZA ZUZENENEAN 

Irailak 18 Bilbo - Kafe Antzokia
Irailak 19 Elizondo - Txokoto taberna
Irailak 20 Azkoitia - Matadeixe
Irailak 21 Mutriku - Kofradia Zaharra
Irailak 23 Oñati - Antixena gaztetxea
Irailak 25 Maule - Günea
Irailak 26 Gasteiz - IAK gunea
Irailak 28 Larun - Larungo Kaiola

Urriak 02 Ugao - Dorretxea
Urriak 03 Orexa - ostatua
Urriak 09 Abadiño - Amaraun Arte Fabrika
Urriak 10 Segura - Botika Xaharra
Urriak 11 Larazbale - Ezpelletenia
Urriak 12 Tolosa - Bonberenea
Urriak 14 Lazkao - Hitz & Musik
Urriak 16 Iruñea - Laba gunea
Urriak 17 Lizarra - La Bota
Urriak 18 Donostia - Añorgako Zinea
Urriak 19 Irurtzun - Pikuxar
Urriak 28 Baiona - Luna Negra


Kokapena

Txokoto taberna
Txokoto taberna
Elizondo. Nafarroa

Loturak