El Drogas Ermuan
Data
26.07.17 - 26.07.17
Lekua
Bizkaia - Ermua

Uztailaren 17an El Drogas eta bere banda zuzenean ariko dira Ermuko Santiago jaien egitarauaren barnean. Musika eskaintza zabala prestatu da bertan jai egunetarako, eta besteak beste, Zea Mays eta Travellin’ Brothers-ek emanaldiak eskainiko dituzte uztailaren 27a bitartean.
Ostiraleko hitzordua San Pelaio plazan izango da eta Makis 37 taldeak zabalduko du gaualdia 22.00etan.
23.00etan igoko da El Drogas agertokira doakoa izango den saioa eskaintzera.
Barricada
80. hamarkadaren hasieran abiatu zuen bidea Enrique Villarreal Armendariz ‘El Drogas’ musikariak Iruñeako Txantrea auzoan. Geroztik ez da agertokietatik jaitsi eta diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu urte hauetan guztietan, diskografia oparoa osatuz eta milaka kontzertu eskainiz lau hamarkada luzeetan zehar.
Barricada taldeko sortzaile eta arima izan zen urteak atzera, 2011n taldetik bota zuten arte, Txarrena eta La Venganza de la Abuela egitasmoak sortuz ere, azken urteetan El Drogas bezala aritzeko gaur egun bitartean.
El Drogas
Ez du denborarik galdu, eta estudioko bost disko argitaratu ditu hamarkada bateko tartean. Emanaldietan bere ibilbidean egindako kantuekin osatzen du zuzeneko zerrenda, Barricada taldearen lehen diskoetatik El Drogas bezala kaleratu dituen azken abestietara, rock zaporeko emanaldi sutsuetan.
Agertokian banda sendo bat du lagun, eta bide horretan Txus Maravi (gitarra), Eugenio Aristu 'Flako' (baxua) eta Nahia Ojeta (bateria) musikariek osatzen dute zuzeneko banda.
Ermuan talde formazio horrekin taularatuko dira, eta El Drogas bezala kaleratu dituen kantuez gain, 'Barricada 40º' zuzeneko diskoan argitaratutako kantuek protagonismo handia izango dute, besteak beste, 'En la silla electrica'. 'Mañana será igual', 'Rojo', 'En Blanco y negro' edo 'Animal caliente' bezalako klasiko handiak joz.
Kokapena
San Pelayo plaza
San Pelayo plaza
Ermua. Bizkaia