‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’, Euskal Itsas Museoan
Data
25.12.04 - 26.10.26
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Juan Sebastian Elkanoren bigarren bidai ezezagunaren V. mendeurrena ospatzen du Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’ erakusketak; bidaia horretan, Andres Urdanetaren ekarpenari esker, mundu-mailako ozeano-nabigazioaren ateak ireki zituzten.
Donostiako portuko museoan eta 2026ko urriaren 4ra arte egongo da ikusgai eta erakusketa honek zeharbide ozeaniko hau nola prestatu zen azaltzen du, eta Andres Urdanetaren papera nabarmentzen du. Maketak, pinturak eta dokumentuak daude ikusgai eta, horretaz gain, material interaktiboekin, jolas hezitzaileekin eta irakurketa-eremu batekin espazio didaktiko bat sortu du museoak, gazteei zein helduei zuzendua eta erakusketaren bisitaren ondoren modu independentean ibiltzeko pentsatua.
Familientzako bereziki diseinatutako koaderno bat ere badago, erakusketako edukiak hobeto ulertzeko eta hausnarketa sustatzeko.
Kokapena
Euskal Itsas Museoa
Donostia. Gipuzkoa