Elkartasun jaialdia Andoaingo Gaztetxean
Data
25.12.13 - 25.12.13
Lekua
Gipuzkoa - Andoain

Musika eta elkartasuna eskutik helduta joan dira askotan Euskal Herrian, eta larunbatean ere horrela izango da Andoaingo Gaztetxean.
Ruben eta Jonen aurkako jazarpen ekonomikoari aurre egiteko asmoz Anplifikadoreak topera izango dira rocka, punka, eta hardcorea nagusi izango diren jaialdian.
Elkartasun sarrerek 15 euroko balioa izango dute, eta Gaztetxean bertan eskura daitezke emanaldia hasi baino lehen. 18.00etan hasiko dira kontzertuak eta The Capaces, Señor No, John Dealer and the Coconuts, Gaizkiñe, Flash eta The Marteens taldeak ariko dira zuzenean.
Gaizkiñe
Denbora luzez lozorroan egon eta gero, Gaizkiñe taldea emanaldi berezi honetarako itzuliko da. 90. hamarkadan aritu zen taldea nagusiki, eta bidean, kasete formatuko maketa bat eta taldearen izena eraman zuen iraupen luzeko CD disko bat argitaratu zituen bandak.
Kantu horiek izango dira nagusi larunbateko emanaldian.
The Marteens
Rock&roll giroetan dator The Marteens taldea, Nafarroako Sakana bailarako Olazti herritik. Hainbat musika egitasmoetan aritu eta gero, 2023 urte inguruan eratzen da, Eneko, Kepa, Julen eta Mikel musikarien eskutik.
Bidean disko bat kaleratu dute, eta zazpi kantuetan zehar euskaraz eta ingelesez aritzen dira gitarra beroak nagusi diren kantuetan..
John Dealer and the Coconuts
Azken urteetan gurean sortu den rock&roll talde dotoreena izan daiteke John Dealer and the Coconuts laukote legazpiarra.
Jotzen duten agertoki bakoitza erretzen dute, base erritmiko sendo, riff azkar eta gitarra sutsuekin. Bidean hiru disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘It's On’ lan txikia, Andoaingo Garate estudioetan grabatua Ola Ersfjord (lucifer, The Hellacopters...) soinu teknikari Suediarraren gidaritzapean grabatua.
Flash
Errepidea erretzea izan dute helburu hasieratik Flash taldeko lagunek, eta soilik horrela ulertu daiteke azken hiru urteetan taldeak izan duen jarduna.
Europan barna kontzertu biran izan dira, eta Ameriketako Estatu batuetan ere eskaini dituzte emanaldiak, punk eta hardcore kantu melodiko zein oldarkorrez. Emanaldi azkarrak eta laburrak eskaintzen dituzte, kantutik kantura tarterik utzi gabe.
Señor No
Buenawistako musika eszenako talde erreferentea da Señor No, eta Euskal Herrian ez ezik, Estatu espainolean ere ezaguna da taldea. Diskografia oparoa batu du bandak azken urte hauetan guztietan, eta Andoaingo gaztetxean errepasatuko dute, taldearentzako berezia den gune okupatuan.
Señor No legenda bat dira dagoeneko, baino errealitatea ere.
The Capaces
Gaueko kartel buruetako bat The Capaces taldea izango da. Bartzelonako bandak punak eta rocka nahasten ditu modu basatian hardcore azkarrera gerturatzen diren kantu oldarkorrekin. Zuzeneko erloju bonba bat da taldea, agertoki gainean eztanda egiteko prest.
25 urte baino gorako musika bidea egin dute jada, eta hala ere, emanaldi bakoitzean dena emateko prest dira. Andoainen ere, horrela izango da.
Kokapena
gaztetxea
Larramendi 33
Andoain. Gipuzkoa