Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia uztailaren 18tik abuztuaren 3ra egingo da
Data
25.07.18 - 25.08.03
Lekua
Nafarroa - Erriberri

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia uztailaren 18tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da. Musika, dantza, zirkua, clowna, performancea, ibilaldiak eta antzerkia uztartuko ditu egitarauak. Euskal Herriko sortzaileekin batera Argentinatik, Estatu frantsesetik, Estatu espainoletik etorritako konpainien partehartzea iragarri dute.
Guztira, Erriberriko Jaialdiak programatutako 40 emanaldi eskainiko ditu, 27 konpainiaren eskutik. Horietatik 15 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 9 Nafarroako konpainietakoak dira, 2 euskarazkoak, 3 nazioartekoak eta 3 ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten pertsonentzat eskuragarri egongo dira, eta honako zerbitzu hauek izango dituzte: azpititulu egokitua, audiodeskribapena, banakako begizta magnetikoa eta soinu anplifikatua entzungailuekin.
Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unxeko eta, bigarren urtez, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi egoitza sortzaile, sei prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariekin hiru topaketa egingo dira.
Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, honako leku hauetan egingo da jaialdia: La Cava, Errege Jauregia, Teobaldoen plaza, Karlos III. Noblearen plaza, Enozentrum, Musika plaza eta San Frantziskoko eskola zaharrak, Erriberrin; Kondearen parkea eta Tafalla Kulturgunea, Tafallan; Victoriano Flamarique plaza, Beiren; Elizaren plaza, Pitillasen; eta San Martin de Unx plaza. Horrela, jarduerak espazio publikoetara eramatearen eta jaialdiak Nafarroako lurraldean duen presentzia zabaltzearen aldeko apustua mantentzen da.
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak, Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya jaialdiko zuzendari artistikoek, Lorenzo Garcia Echegoyen Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendariak, lan-egoitzetarako hautatutako konpainiek eta kartelaren irudiaren sortzaileak aurkeztu dute ostegun honetan Baluarten datorren edizioko programazioa.
Pikazak eta Goiricelayak azaldu dutenez, Erriberriko 2025eko Antzerki Jaialdia «etengabe aldatzen ari den lurraldea da, ideiak, hitzak eta ekintzak nahasten dituena, orainaldi askeagoa, kritikoagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko. Mugak hautsi, belaunaldiak konektatu eta arte eszenikoak ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinen arteko elkarrizketa sortzen duen espazioa da. Dramaturgia hedatu eta berrasmatu egiten da, sortzen ari diren ahotsen eta finkatutako ibilbideen, tokikoaren eta globalaren arteko topaketak sortuz. Jaialdia irudimenaren mugak aztertu eta esperientziak partekatu nahi dituzten artista, publiko eta sortzaileentzako topagune bihurtuko da».
Erriberriko zuzendari artistikoek ere azpimarratu dute «edizio honetako ahots, estilo eta perspektiben aniztasuna, diziplinen mestizajearen, bitartekaritzaren eta topaketaren aldeko apustua eginez, erresistentzia modu gisa. Antzerkia komunitatea birpentsatzeko eta oraina eraldatzeko leku gisa ulertzen da, ostertzera elkarrekin begiratzeko eta munduan egoteko modu berriak eraikitzeko babesleku gisa».
La Cava
Aurten 12 ikuskizun programatu dira La Cavan; emanaldi horiek guztiak 22.00etan izanen dira. La Cava agertokia uztailaren 18an estreinatuko da lehenengoz, 22.00etan, ‘Los brutos’ emanaldiarekin; Roberto Martin Maizteguik zuzendu eta Javier Ballesteros, Angela Boix, Francesco Carril, Olivia Delcan eta Emilio Tome aktoreek antzeztuko dute Madrilgo Centro Dramático Nacional eta INAEM erakundearen ekoizpen lana.
Larunbatean, hilak 19, 22.00etan, Nao Albet eta Marcel Borrasek (Max Sariak 2024, 2021; RNEren Antzerkiko Begi Kritikoa Saria, 2016) izen bereko ‘De Nao Albet y Marcel Borras’ lana aurkeztuko dute, beraiek zuzendu eta interpretatutakoa, eta Anabel Labradorrek ekoitzi eta banatutakoa.
Igandean, hilak 20, 22.00etan, Miramediaren ‘En mitad de tanto fuego’ lanaren txanda izanen da (2024ko Godot Saria, egile eta gizonezko aktore onenarena; 2024ko Max Sariko finalista, gizonezko aktore onenarena); Xavier Alberti zuzendaria eta Ruben de Eguiaren interpretaria.
Bigarren astea uztailaren 23an (asteazkena) hasiko da, 22.00etan, ‘Torcidxs’ ikuskizunarekin; Erriberriko Antzerki Jaialdiko arte egoitza batetik sortu zen emanaldia (Las Nenas Theatre konpainiarena), Alessandra Garciak zuzendua, eta Ane Sagues, Cristina Tomas, Maddi Muñoz eta Jon Muñoz aktoreekin.
Hilak 24an (osteguna), 22.00etan, ‘Zorretan’ (Donostia 2024 Saria) lehen aldiz antzeztuko da euskaraz, Hika Teatroaren ekoizpena, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean eta Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Javier Barandiaran antzezleekin.
Hilak 25ean (ostirala), 22.00etan, ‘El bar nuestro de cada día’ (Ikuskizun Onenaren Saria Andaluziako Arte Eszenikoen Azokan) aurkeztuko da; Chipi La Canallaren musika antzezlan bat, Antonio Romera ‘Chipi’-rekin, honako banda honek lagunduta: Javier Galiana de la Rosa (pianoa), Bernardo Parrilla (haizeak) eta David Leon (perkusioa).
Hilak 26an (larunbata), Nave10 Matadero eta Entrecajas Producciones Teatralesen ‘Mihura, el último comediógrafo’ lana egonen da ikusgai, Beatriz Jaenek zuzenduta eta Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik interpretatuta. Astea ixteko, 27an (igandea), ‘El dragón de oro’ aurkeztuko da, Sarabela Teatroren ekoizpena, Anxeles Cuña Bóvedak zuzenduta eta Fina Calleja, Fernando Dacosta, Sabela Gago, Fernando González eta Fran Lareuk antzeztuta.
Programazioak hirugarren astean jarraituko du ‘Instrucciones para Alberto Gonzalez’ lanarekin, uztailaren 31n (osteguna), 22.00etan, Ion Iraizoz konpainia nafarraren obra bat, Ion Iraizozek zuzenduta, eta Gloria March, Ion Iraizoz bera eta Albert Perez antzezle direla.
Abuztuak 1ean (ostirala), 22.00etan, Mikele Urroz Zabalzak ‘La montaña’ lana aurkeztuko du, berak interpretatuta eta Iñigo Rodriguez-Clarorekin batera zuzenduta. Erriberriko Antzerki Jaialdiko egoitzetatik abiatuta ere sortu zen proiektua da.
Abuztuaren 2an (larunbata), 22.00etan, Criolla konpainia argentinarraren ‘El brote’ izanen da ikusgai, Emiliano Dionisik zuzenduta eta Roberto Peloni protagonista duela. Azkenik. Abuztuaren 3an (igandea), programazioari amaiera emateko, Cadizeko Las Niña konpainiaren ‘Las bingueras de Eurípides’ (Emakumezko aktore Onenaren Vegas Baixaseko Zinemaldi Nazionalaren Saria Alejandra Lópezentzat) egongo da ikusgai, Ana Lopez Segovia, Alejandra Lopez, Mer Lozano, Rocio Segoveto eta Jose Carlos Fernandezek antzeztuta.
Hau guztiaz gain Erriberri Esperientziak, topaketak, tailerrak, arte-egoitzak... aurten ere eskaintza anitza eta zabala da.
Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta ostiral honetan hasiko da, maiatzaren 29an, online zein leihatila fisikoetan. Sarean www.festivalteatroolite.com eta www.fundacionbaluarte.com webguneetan eros daitezke. Baluarteko leihatila (948-066 060) zabalik egongo da maiatzaren 29tik uztailaren 5era, astelehenetik larunbatera, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Itxita egongo da igande eta jaiegunetan, ekitaldirik ez badago, bi ordu lehenago irekiko baita. Uztailaren 6tik 15era, leihatila 20.00etatik 23.00etara egongo da zabalik, eta uztailaren 16tik abuztuaren 3ra, astelehenetik larunbatera, 11.00etatik 14.00etara. Ordutegi horretatik kanpo itxita egongo da, ekitaldietarako izan ezik, bi ordu lehenago irekiko baita.
La Cava eszenatokiko ikuskizunek 20 euroko prezio orokorra dute, eta beherapena gazte txartelerako, berriz, 12 euro. 12 emanaldietarako abonamendu osoak eskaintzen dira 210 euroren truke, 96 euroren truke gazte txartelarekin eta hiru emanalditako abonua 55 euroren truke, 28 euroren truke gazte txartelarekin.
Kokapena
La Cava
La Cava
Erriberri. Nafarroa