Errokaren erritmo beroak Astigarragan

Data

23.07.23 - 23.07.23

Lekua

Gipuzkoa - Astigarraga

Iker de las Heras eta Manex Pagola dira Erroka taldeko kideak
Iker de las Heras eta Manex Pagola dira Erroka taldeko kideak (OIER ARREGI)

Astigarragako Santiyu jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Herriko hainbat guneetan antolatu dira kontzertuak eta bide horretan Txosnaguneak ere musika proposamen propioa izango du jai egunetarako. Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Uztailaren 23 gauean Erroka taldearen musika mestizoa eta 3ttu erromeria taldearen doinuek girotuko dute gaua.

Erritmo beroak

Erroka taldeak zabalduko gu gaua 22.30ak aldera. Hernanitik datorren biko egitasmoa da honakoa, eta musikalki elektrofolk bezala definitzen dute beraien musika era. Iker de las Heras (akordeoia, harmonika, pianoa, gitarra eta koroak) eta Manex Pagola (biolina, baxua, alboka, panderoa, güiroa eta ahots nagusia) dira taldeko partaideak, eta zuzeneko emanaldietan ere formatu horretan taularatzen dira. Aipaturiko musika tresna guztiez gain, ordenagailua erabiltzen dute baseak eta bestelako soinu elektronikoak zabaltzeko. Munduko musikak uztartzen dituzte euren kantuetan, besteak beste, kumbiak, merengeak, swing giroak, erritmo balkanikoak edota latinoak elektronika doinuekin nahasteko. Taldearen kokteler ezagutu nahi duenak bandcamp gunera jo dezake, bertan zintzilikatua baitute taldearen iraupen luzeko lehen lana. Hamalau kantuen bidez munduari bira ematen dio taldeak, herrialde ezberdinak bisitatuz musikaren bidez.

Gaualdia borobiltzeko Astigarraga bertatik datorren 3ttu musika taldea ariko da, erromeria giroetan Euskal Herriko musika taldeen kantuekin osatuz zuzeneko abesti zerrenda.

Kokapena

Txosnagunea
Plaza
Astigarraga. Gipuzkoa

Loturak