Ertibil Bizkaiaren 40. edizioa Rekalde aretoan hasiko da, 18 artistaren lanekin

Data

22.07.14 - 22.10.12

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Lorea Bilbao, irabazleekin eta erakusketan parte hartu duten artistekin.
Lorea Bilbao, irabazleekin eta erakusketan parte hartu duten artistekin. (BIZKAIKO DIPUTAZIOA)

Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Lorea Bilbaok, Ertibilen erakusketa ibiltari berria aurkeztu du Rekalde aretoan. Han bertan hasiko da eta, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko urtarrilaren 8an amaituko da Balmasedako Horcasitas jauregian.

Hauek dira Ertibil Bizkaia 2022ko sarituak: Alazne Zubizarreta arrasatearra, ‘Clotted Cream’ lanagatik (lehen saria), Lucia Pedregal/Luchin asturiarra, ‘Luchinismo. Serie I’ lanagatik '(bigarren saria) eta Mar de Dios barakaldarra, ‘Tres Satori’ lanagatik (hirugarren saria).

Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osatuko dute: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

Eta guztien lanak izango dira ikusgai erakusketa ibiltari honetan.

1983an lehenengo edizioa egin zenetik, Ertibilek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten eta gorabidean dauden artistak babestu eta bultzatu nahi ditu. 40. edizio honetan, 70 sortzailek parte hartu dute, eta teknika eta espezialitate guztietan oinarritutako lanak aurkeztu dituzte; horien artean, erakusketa osatzen duten hemezortzi obrak hautatu dira.

Aurreko bi edizioetan atzeratu egin ziren lehiaketaren irabazleak saritzeko Japoniako egoitza artistikoak, pandemiak sortutako egoeragatik. Horregatik, 2020, 2021 eta 2022ko edizioetako saridunek aurten egonaldi artistikoak egingo dituzte.

Japoniara bidaiatu dute 2020an saria jaso duten pertsonek: Helana Goñi, Maite Leyún eta Daniel Llaria. Era berean, Iñigo Varonak, Nora Aurrecoecheak eta Natalia Suarezek Japoniako herrialdera bidaiatu dute 2021eko edizioaren irabazle gisa. Hala, egoitza artistikoez gozatzen ari dira honako espazio hauetan:

Gainera, artistek 3331 Arts Chiyoda 'arte-zentro independentean erakutsi ahal izango dituzte beren lanak. Zentro horren egoitza Rensei Junior High School berrituan dago, Chiyoda hiriko eskola publiko zahar batean.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Varona, Ertibil 2021 irabazi zuen artista; Naia del Castillo, artista eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea; Jaime Cuenca filosofo eta arte-kritikaria; eta Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea eta erakusketaren harira argitaratutako liburuko testuen egilea.

Bilboko Errekalde Aretoan hasiko da uztailaren 14an, eta urriaren 12ra arte egongo da. Ondoren, Basauriko Ariz Dorrean jarriko da ikusgai, urriaren 17tik azaroaren 6ra, eta, ondoren, Arrigorriagako Euskaldunberri Erakusketa Aretora iritsiko da. Bertan, azaroaren 7tik 27ra bisitatu ahal izango da.

Hurrengo geralekua Santurtziko Torre Jauregia izango da, eta azaroaren 28tik abenduaren 18ra arte egongo da bertan. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2022 Balmasedako Horcasitas jauregia iritsiko da abenduaren 19tik 2023ko urtarrilaren 8ra.

Kokapena

Rekalde aretoa
Alameda Rekalde
Bilbo. Bizkaia