Euskal diaspora txinatarraren artxibo emozionala

Data

26.04.30 - 26.06.28

Lekua

-

Xingyi Lin Chenen, erdian, erakusketaren aurkezpenean.
Xingyi Lin Chenen, erdian, erakusketaren aurkezpenean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Bilboko Itsasmuseumek Xingyi Lin Chenen artista eta diseinatzaile durangarraren ‘你吃了吗? (nǐ chī le ma) Jan duzu jada?’ Euskal Herriko diaspora txinatarraren artxibo emozionala kontsidera daitekeena zabaldu du. Prestatu duen okus-entzunezko instalazioa kolektiboaren bidez, komunitate honi modu intimo eta afektiboan hurbiltzea proposatzen du, janaria, zaintza eta komunitate-loturak abiapuntu hartuta. 

Jan duzu jada? Txinako kulturan bilakaera izan duen agurra da, eta bizirik dirau diasporan. Zer moduz? galdetzeko modu bat da. Askotan, ez da hainbeste benetan jan duzun ezagutzeko; maitasuna adierazteko modu bat da, ondo zaude? galdetzeko eta hesi emozional, kultural eta linguistikoen aurrean zubiak eraikitzeko modu bat. 

Erakusketa Itsasmuseumen zabalik dagoen bitartean, hainbat jarduera osagarri antolatuko dira. Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai, 2026ko ekainaren 28ra arte. Sarrerak: prezio orokorra, 10 euro. Ordutegia: Asteartetik igandera, 11.00 – 19.00 eeta astelehenak, itxita. 

Kokapena



.