Euskal Herriko Joaldunen Jaia Sopelako kaleetan zehar

Data

23.05.06

Lekua

Bizkaia - Sopela

Jai giroa nagusituko da Sopelan larunbatean.
Jai giroa nagusituko da Sopelan larunbatean. (MEÑAKOZ ELKARTEA)

Meñakoz elkartearen eskutik egun berezia biziko da larunbat honetan Sopelan. Izan ere, elkartearen 20. urteurrenaren karietara Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatuko da herrian.

Meñakoz Kultur Elkartea Sopelan errotutako elkartea da, ‘herria eta kultura’ lelopean hainbat azpitalde hartzen dituena (haur dantzariak, gazte dantzariak, dantzari helduak; Sopela Kantari taldea; Sopelako panderojole zein trikitilariak; txalapartariak eta Sopelako joaldunak). Urtero antolatzen dute Udaberriko Jaia deituriko eguna, izenak dion bezala, udaberrian».

«Egun berezi honetan Euskal Herri osoko joaldun taldeak etorriko dira Sopelara, Sopelako Joaldun taldearekin batera urtero ospatzen den Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatzera. Besteak beste, Zumaiatik, Lezotik, Atarrabiatik, Zornotzatik, Olaguetik, Lekeitiotik, Kanpezutik, Hendaiatik, Hazparnetik Donapaleutik, Tuteratik eta beste hainbat herrietatik etorriko dira joaldunak», iragarri dute antolatzaileek.

Gainera, urteurren berezi honetarako abestia egin du Zuzterrak Taldeak, Nonbait Taldearekin elkarlanean eta abestia zein bideoklipa apirilaren amaieran emango da argitara.

Guzti hori dela eta, egun osoko honako egitaraua osatu dute Sopelan maiatzaren 6rako. 

    •    11.00etatik aurrera zapi-tailerra eta euskal jantzien erakusketa
    •    11.30 Euskal Herriko Joaldunak eta Sopelako Trikitilari eta Panderojoloeak herrian zehar
    •    13.00 ‘Meñakoz, 20 urte’ ekitaldia eta argazki erraldoia
    •    13.30 Meñakoz eta Eguzkilore taldeen dantza-agerketa
    •    15.00 Herri bazkaria (Artadin)
    •    16.30 Bazkalostea Sopela Kantari taldearekin batera
    •    18.00 ‘Labarretan’ ikuskizuna
    •    19.00 Dantza-plaza Zuzterrak Taldearekin batera

Kokapena

Plaza
Plaza
Sopela. Bizkaia