Euskararen Urtaroak ehunka ekitalditik gora proposatu du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan
Data
25.11.26 - 25.12.03
Lekua
Nafarroa Behera - Donapaleu

Abenduaren 3ra arte, Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskararen Urtaroa garatzeko erakundeak bere ondoan dituen bertze bazkideek ehun ekitalditik gora proposatuko dituzte «egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera emateko». Urtaro osoan tailerrak, erakusketak edota bisita gidatuak antolatuko dituzte.
Antolatu diren ekitaldien artean, Donapaleun Dejabu antzerki konpainiaren ‘Itzulera’ antzezlana (ostiralean, 28an) dago eta Euskaltzaindiak proposaturiko ‘Pirinioetako hizkuntzak / Les langues des Pyrenee’ erakusketa Kanbon.
Azaroaren 27an, Launako elkarteak haurren orientazioari buruzko hitzaldi parte-hartzailea emanen du Larzabalen. Azaroaren 29an, hiru eta hamar urte bitarteko haurren elikadura orekatua lantzeko tailerra eginen da Bardozen. Gainera, Peio Berterretxe antzerkigile eta ikerlariak hitzaldi bat emanen du gaur egungo kabalkadaren rolaren inguruan. 'Euskal kultura herrikoia eta diglosia' lelopean arituko da Berterretxe, azaroaren 27an, Baionako Euskal Museoan.
Abenduaren 3 arte, hau da, euskararen nazioarteko egunera arte, luzatuko den programak xede argia du: nork bere gustoko ekintzak atzematea. Hala, euskaldun zahar eedo berri izan, «denek aukera ederra dute ezagutzak egin eta euskararen inguruan momentu atseginak iragateko», antolatzaileek nabarmendu dutenez
Kokapena
Donapaleu, Kobo, Baiona...
Donapaleu. Nafarroa Behera