‘Ez izan automata’ lemak gidatuko du Titirijai jaialdia

Data

26.11.21 - 26.11.29

Lekua

Gipuzkoa - Tolosa

‘Kimu’ ikuskizuna.
‘Kimu’ ikuskizuna. (TOPIC)

Titirijai jaialdiaren, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 44. edizioa azaroaren 21etik 29ra ospatuko da. Guztira 41 emanaldi eta 22 konpainia izango dira, besteren artean Kanada, Argentina, Italia edota Estatu frantsesetik etorriak, baina baita etxeko konpainiak ere, besteren artean Snafu (Kanada) ‘Epidemic Circus’ eta ‘Baby Tyler Show’ lanekin, Zaches Teatro (Italia) Luana Gramegnaren eskutik, ikuskizunarekin eta ‘Eromenaren maskarak’ tailerrarekin, Marie de Jongh (Euskal Herria) ‘Kimu’ ikuskizunarekin, Izaskun Lasarte eta Anna Ross (Euskal Herria) ‘Nuur’ lanarekin, Dora Cantero (Katalunia) ‘Cosas que caen del cielo’ ikuskizunarekin, Bambalina Teatre Practicable (Valentzia) ‘Goya’ lanarekin eta ButacaZero (Galizia) ‘Melón pelado’ lanarekin.

Informazioa eta sarreren salmenta CIT Tolosa eta TOPICen webguneetan kontsulta daitezke.

Kokapena

Topic
Euskal Herria Plaza, 5
Tolosa. Gipuzkoa