Ezezez Gernikan eta Loiun

Data

25.05.09 - 25.05.09

Lekua

Bizkaia - Gernika

Eneko, Unai, Mikel eta Alvaro eta dira Ezezez.
Eneko, Unai, Mikel eta Alvaro eta dira Ezezez. (EZEZEZ)

Ezezez talde bizkaitarrak ‘Kabakriba’ disko berria kaleratu du egunotan, eta lan berriarekin batera zuzeneko emanaldietan murgildua da laukote bilbotarra. Asteburu beroa izango dute eta bide horretan bi emanaldi eskainiko dituzte lan berria labetik atera berritan. Ostiral gauez Gernikako Kult Parnasoa gunean ariko dira zuzenean gaueko 22.00etatik aurrera. Larunbatean berriz, Loiuko jaietan joko dute, eta bertan Pinpilinpussies eta Arketypo izango dituzte agertokian lagun doakoa izango den emanaldian. Gernikarako sarrerak aretoan bertan salduko dira emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago 10 euroko prezioan.

Unai Madariagaren ekimenez sortu zen Ezezez taldea 2022 urte inguruan. Garai hortaraino Unai izenpean taularatzen zen banda, berak egindako kantuak musikatuz zuzeneko emanaldietan. Bigarren diskorako hartu zuten Ezezez izena, eta horrekin batera, ingelera alde batera utzi eta euskara bilakatu zen taldearen hizkuntza nagusia. Geroztik ez dira agertokitik jaitsi eta dozenaka dira jo dituzten saioak, gaztetxe, taberna eta jaialdi ezberdinetan ‘Katuzaldia’ diskoa besapean .

Kabakriba

‘Kabakriba’ taldearen estudioko hirugarren emaitza da eta modu batean ‘Katuzaldia’ lanaren segida logikoa da. Izan ere, izenburua disko horretatik hartu dute, eta musikalki ere bigarren lanean abiatu zuten esperimentazioan sakontzen du taldeak, rocka sustraietan, milaka koloreko koktelera bizian, non popak, punkak, funkak, edota jazzak tokia duten hamabi kantu ero eta beroetan.

Taldeak 25 kontzertuko bira hitzartua du dagoeneko, eta bide horretan sarri ariko dira Euskal Herriko jai guneetan uda osoan zehar. Era berean, Azkena Rock jaialdian eta Andoaingo Rock jaialdian joko dute, bai eta guretik kanpo Segovia, Benidorn edo Bartzelonan.

Kokapena

Kult Parnasoa
Ibarra kalea 19
Gernika. Bizkaia

Loturak