Formatu txikiko zazpi kontzertu, Iruñean

Data

26.05.08 - 26.06.25

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Anari eta bere taldea.
Anari eta bere taldea. (IRUÑAKO UDALA)

Iruñean, ‘Kantu eta Hitz a euskarazko formatu txikiko kontzertu-zikloa eginen da beste urte batez. Aurtengo edizioan zazpi kontzertu antolatu dira, maiatzetik ekainera bitarte. O-ko Andre Maria plaza izanen da kontzertuen agertokia, lehenengoa salbu, maiatzaren 8an Pompelo Civivoxean eginen baita.

Zikloaren hasiera-kontzertua, Pompelo Civivoxan 20.00etan, maiatzak 8: Anari. Sarrera: 10 euro. Sarrerak txarteldegian hartuko dira, edo Iruñeko Udalaren kulturako webgunearen bidez.

O-ko Andre Mariaren plazako kontzertuak: 20:00etan (euririk balitz, kontzertuak Descalzos kaleko Erraldoien Txokoan eginen dira). Sarrera librea. Maiatzak 21, Sara Zozaya; maiatzak 28, Izaki Gardenak; ekainak 4, Xak; ekainak 11, Bisaiak; ekainak 18, Kaskezur eta ekainak 25,  Erromintxelak.

Kokapena

O-ko Andre Mariaren plaza

Iruñea. Nafarroa